inprimatu
Utopiaren garaipena
Izenburua:
Utopiaren garaipena
Sinadura:
Amonarriz, Enrike
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amonarriz, Enrike

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
846.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Utopiaren garaipena

 

Amonarriz, Enrike

 

 Orduan,

 begiak irekiko dituzte

 lurraren altzoan ehortzitako

 amets gorriak.

 

 Hibai hegalaritan agertuko

 esperantzaren Jainkoak.

 

 Urrezko segez bilduko dira

 mendez-mende margotutako loreak.

 

 Burbuilak sortzen diren iturriraino,

 oihartzunak galtzen diren ibarreraino,

 hizkuntzak sortu ziren hiriraino

 zabalduko den irrintzia

 entzungo da.

 

 Iritsiko dira

 lau haizetako tribuak,

 larrosen munduko bardoak,

 bihotz zabalen erresumako harotzak,

 erregeen garaiko zaldiak,

 hilargi'ra oinez jaitsi zen amona.

 

 Musika ta dantza isuriko dira

 txakolinaren kupela irekitzean.

 

 Giltza emango zaio

 historiaren ateari,

 lanaren izerdiari,

 iraganaren oroimenari,

 mundu beltzari.

 

 Oskorri bustikor bat irtengo da

 denboraren haltzulotik

 ongietorria eskeintzera

 neurririk gabeko garaiari.

 

 Eta gaua heltzean

 bakoitza bere atseden lekura itzultzean

 askatasun loreez

 jantziko da lurra.

 


inprimatu