inprimatu
Zorigaitzean minbizi txar bat
Izenburua:
Zorigaitzean minbizi txar bat
Sinadura:
Otamendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otamendi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zorigaitzean minbizi txar bat

 

Otamendi

 

 1)

 

 Zorigaitzean minbizi txar bat

 neri zaida inguratu,

 mingaiņa laxter moztuko idate

 ta geldituko naiz mutu.

 Aurretikan nik erakutsi hau

 nahi dizuet gogoratu:

 Euskal Herriko anai-arrebak,

 beti elkar maitatu.

 

 2)

 

 Nere mingaiņen minbizi txarra

 sortua zait egun baten

 eta goroztik miņikan asko

 dirade neri ematen.

 Sendatu naien hasiko dira

 nere mingaņa ebaten,

 halare zuek saiatu beti

 euskaldun jator izaten.

 

 3)

 

 Hauxen da miņa daukatena nik

 mingain guztia puskatzen,

 herriya ondo baldin balego,

 honek ez nau ni kezkatzen,

 Saia zaitezte, anai-arrebok,

 gure Euskadi askatzen;

 hitz hauxe nik beste gauzikan

 ez dizuet gaur eskatzen.

 


inprimatu