inprimatu
Jaungoikua da gauza gustiyen
Izenburua:
Jaungoikua da gauza gustiyen
Sinadura:
Otalastegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otalastegi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
6

Otalastegi

 

  (Jarraipena)

 

 Jaungoikuaren agindubetan

 Posatuko naiz txit arin

 Kartillan dagon gauza batekin

 Luzaro egon ez nadin

 Lendabiziko bera ezagutu

 Eta amarru danen gaņian

 Ta juramentu gezurrezkorik

 Iņola ere ez egin.

 

 Meza osua entzun biar du

 Kristaba jai egunian

 Bi ordu t'erdi igaro gabe

 Premi gabeko lanian

 Aita ta ama ondo onratu

 An dago laugarrenian

 Bigarren Jainko balira bezela

 Txit borondate onian.

 

 Agindu onetan kargatzen gera

 Geyentxoren bat gurasuak

 Ondo neurtu nai ez ditugulako

 Geron umien pausuak.

 Diabrubak ditu gay onetan

 Indar aundiko basuak

 Gurasuen paltaz galtzen diranak

 Ez dira izango gozuak.

 

 Iņori gauzik ez egitia

 Gauza ederra benetan

 Izan gaitezen garbik deseoz

 Pensamentu itz ta obretan

 Iņori ezer ez kentzia

 Ta idukitzia beretan

 Lagun urkoari kalte egiņak

 Sarizen dirade orretan.

 

 Testimonio palsuak edo

 Agerkai gezurrezkuak

 Projimuagatik murmuratze ta

 Arrasoi gabe justuak

 Sekretuan dauden paltak agertze

 Naiz izan egiyazkuak

 Projimuari pama kentziak

 Ez dira bidezkuak.

 

 Besteren gauzen zaletazun da

 Deseo eragabiak

 Debekatuta jarririk dauzka

 Jaungoikuaren begiak

 Al baldin bada bueltatutzia

 Bakaikari nor beriak

 Era onetan erakusten du

 Salbazioko biriak.

 

 Ezan digute projimuari

 Barkatu biar zaiola

 Jesukristok kurutzetikan

 Aitari ezkatu bezela

 Akordatubaz bere onduan

 Gauza ezerezak gerala

 Jaungoikuaren erreiņuetan

 Ez da sartuko bestela.

 


inprimatu