inprimatu
Jaungoikua da gauza gustiyen
Izenburua:
Jaungoikua da gauza gustiyen
Sinadura:
Otalastegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otalastegi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
570.zk.
Orrialdea:
6

Otalastegi

 

  (Jarraitzen)

 

 Diabruaren engaņidua

 Esango dizutet itz bitan

 Mixiolariari aditu nion

 Baņa ez dakit ote dakitan

 Arrantzalien amuba data

 Jakiya arrayen begitan

 Pekatariya orba erortzen da

 Tentaziyuaren alditan.

 

 Blasfemiaren kontuan ere

 Ipiņi dute itzala

 Esan digute juan dan urtian

 Gizon bat ontan il zela

 Eleiza aurrian blasfematurik

 Tximista jota bezela

 Kondenatuben izkuntz onetatik

 Jaunak aparta gaitzala.

 

 Eriotza da eskeleto bat

 Geure gorputzen ezurra

 Onetan pensatzen egondu naizba

 Ez dala diot gezurra

 Animaren da aragiaren

 Erdiyan dagon malzurra

 Dirudiyela elbi iragatzen

 Gosiak dagon zakurra.

 

 Jarri gaitezen egan dabillen

 Elbitxo baten pensatzen

 Zakurrak kolpe egitiarekin

 Nola dan eskutatutzen

 Eraberian kristabak ere

 Munduban dira kastatzen

 Parra ta burlaz eriotzarekin

 Ez da ibiltzeko jostatzen.

 

 Eriotza ortan badago beste

 Gauza bat arrigarriya

 Buru gaņian omen daukagu

 Ezpata bana jarriya

 Bera erortzian emate emendu

 Zastada ikaragarriya

 Gorputza illik alde batera

 Animak bizitza berriya.

 

 Bizitza orrek iraungo digu

 Eternidade guztiyan

 Zorionekua arkitzen dana

 Jaungoikuaren graziyan

 Kontzara berriz baldin badago

 Diabrubaren pozoyan

 Alper alperrik damu izango du

 Ondu gabia sasoyan.

 

 Jaurgoikuaren justiziya da

 Ezin geyago zuzena

 Oso osorik emango dio

 Irabazirik daukana

 Munda onetan bide txarretik

 Ibilli bada gizona

 Beste munduban nola billatu

 Orren animak zoriona.

 

 Ispillu orrek emango dio

 Une baten da bestian

 Inpernurikan samingarrina

 Eternidade guztian

 Su leize baten egon biarra

 Kondenatuben pestian

 Ortan sartu naiz

 Betiko au zei dan

 Ezagutzeko uztian.

 

 Esan digute eun milloi urte

 Udaren tanto banetan

 Onen onduan ez dirala ezer

 Itxasuan diran danetan

 Tantoka atera agortu arte

 Ta azkena biyek batetan

 Kain pozikan dantzan legoke

 Arreglameniu onetan.

 

 Nolabait ere gure animak

 Arkirzen ziran gaixorik

 Erriko jaunen erremedioz

 Sendatu gera osorik

 Medikuberi deitu zioten da

 Kasik etzegon pulsurik

 Ya ya eziņ zeikian eman

 Zeruko bidian pausorik.

 

 Sendagaya ori da konfesiyua

 Bere kondiziyuakin

 Esamiņa ta damutasuna

 Propositu onarekin

 Okasiotik apartatzeko

 Geure alegiņarekin

 Ori egiten ez degun arte

 Gaitza egongo da gurekin.

 

 Gaitz orretatik apartaturik

 Dagon anima debilla

 Arreta aundiaz ibilli bear du

 Erremediyo onen billa

 Oraziyua da bire bakarra

 Debozioz da umilla

 Ori utzita ibiltzen dana

 Ez da irtengo abilla.

 


inprimatu