inprimatu
Jaungoikua da gauza gustiyen
Izenburua:
Jaungoikua da gauza gustiyen
Sinadura:
Otalastegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otalastegi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
567.zk.
Orrialdea:
4

Otalastegi

 

 Jaungoikua da gauza guztiyen

 asiera muga gabia

 orregatikan aitortzen zaitut

 gauza guztiyen yabia

 bertso batzuek ateratzeko

 nai nuke abilidadia

 zeruko Ama iritxi zadazu

 bear dan fakultadia.

 

 Mille pasata bederatzi eun

 ogeita amabi'garren urtian

 Evaren ume desterratuak

 Gipuzkoa'ko partian

 animarentzat ondasun billa

 Urrustill'ko erri maitian

 beste egintzak osoro utzita

 zintzo ibilli gaitian.

 

 Otsaillaren ogeta bat

 seņalamente eguna

 zorioneko mixio santuen

 asiera izan deguna

 guztiz ederki aguertzen dute

 gerontzat illun zaiguna,

 beste munduan nola kobratu

 irabaziko deguna.

 

 Fede santuko zimendu arria

 eleizak dauka berekin

 dudarik gabe siņustutzeko

 motibua bada zerekin

 Ama Eleiza Santa Erromakua

 beti gabiltzan zurekin

 Luzifer'ekin pasatu zana

 gerta ez dediņ gurekiņ.

 

 Fede Santua zintzo gordetzen

 ez dakit ondo dakigun

 anima gaixo elbarritua

 arkitzen bada txit bigun

 zer erremedio klasetatikan

 kotneni ote zaizkigun

 Jaungoikuarekin konsultatutzen

 egon biar da gau ta egun.

 

 Pekatua da kristau maitiak

 gauza ikaragarriya

 konpazioz adierazteko

 ezin det artu neurriya

 gure Jainkuak gorroto dion

 animen kaltegarriya

 garbitasuna zikintzen duen

 erdoi nazkagarriya.

 

 Pekataria Jaungoikuari

 etzayo egiten mendeko

 ibiltzen zaigu geok gerala

 Jaun eta Jabe munduko

 griņa makurra geurekin degu

 ta ez digu iņork kenduko

 diabrubarekin alperrik gabiltz

 txarrak ez gaitu onduko.

 


inprimatu