inprimatu
San Francisco Jabierko Indietako Apostoluari alabanzak
Izenburua:
San Francisco Jabierko Indietako Apostoluari alabanzak
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
455-459

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Francisko Jabier-ko, Indietako apostoluari alabantzak

 

Otaegi, Klaudio

 

 Ama Eliza Santaren Buru eta Guraso tartean,

 Jaunaren itza ukatu eta zalkea sartu naiean

 Lutero era bere lagunak alchatu ziradenean,

 Sortu zan umant miragarri bat Pirineoen oñean.

 

 Pranzisko deitzen zitzaion eta, argia ikusi zuan

 Guraso noble batzuetatik Naparroko erreinuan,

 Jabier izena duen erriko anziñako gazteluan,

 Zeñak gazterik echea eta gauzak lajatu zituan.

 

 Berez zintzoa, buruz ernea, eta biotzez biguña;

 Ikasoletan arkitzen zanik ikaslerik bikañena.

 Aurreratu zan ainbesteraño, ezikan maisu egiña,

 Laster izan zan bere lagunai erakutsitzeko diña.

 

 Ezaguturik zeien laburra, igeskorra dan mundua,

 Utzi zituan ondasun eta etorkizun parretsua;

 Eta modesti, umiltasun ta birtutez chit apaindua,

 Artu zituen asmo sendoak irabazteko zerua.

 

 San Inazio Loyola-koren konpañian sarturikan

 Oñez juan zan Italiara milla pena pasarikan,

 Non artu zuen bendizioa, Aita Santuagandikan,

 Bere oñetan negar malkoak isurtzen ziolarikan.

 

 Geroatik aren bizimodua zan, ondasunaen ordez,

 Jaungoikoaren izen santuan bildutzen zuena janez;

 Panparroikeri, aunditasun ta tratu oncho baten partez,

 Barau aundiak, zilizio ta penitenzi asko ziñez.

 

 Gaztelu eder dorrezko eta oi biguñaren lekuan,

 Echola otza, lasto utsa ta... arria oitzat zituan:

 Bere biotza paraturikan Jaungoikoaren eskuan

 Indietara fedegabeak konbertitzera zan juan.

 

 Baña, ¿zer pena eta zer neke irago bear ez ditu?

 ¿Zer neurri era buruzbideak ez dira bearko artu,

 Basa-umeaz berbak dauden erriak bear baditu

 Bere itz eta Gurutze utsaz Jaunarengana biurtu?

 

 ¿Nola atrebitu Berri-onaren soñua tronpetaz jotzen?

 Aserraturik, denak batean ¿alchatuko etziraden,

 Ikusirikan euren jaungoiko palsoak lurreratutzen?

 ¿Perill aundian aren bizia sarri arkituko etzen?

 

 Jaunaren esku ikuseziñak egite gaitzetarako

 Berezi zuen, barren garbia zuela zekielako;

 Eta zeruen serbizioan ill ere nai zuelako

 Izutzen zuen lanikan etzan biotz aundi arentzako.

 

 On asko egiñ ondoren irten zuen bada Erromatik

 Podoreakin, Lisboarako, eskuan era oñutsik,

 Etzuen artu Erregek emen eman nai zion gauzarik,

 Zeren beartsu beti izateko promesa zeukan egiñik.

 

 Ontzian sartu zan beziñ laster, bizitza zuzenarekin,

 Konseju sendo, errierta zur karidadezko itzakin,

 Atzerritutzen ditu andikan ernegu birau, itz zikin

 Eta oitura gaiztoak, Aita baten maitagoarekin.

 

 Bidaje luze, nekatsu artan ontzi mutillik geienak,

 Gaisotzen dira; eta Franziskok, kontuan daukazki danak;

 Au konfesatu, ura sendatu, ari zuzendu itz onak,

 Konsuelozko Aingeruchoa zuten iltzen zegoztenak.

 

 Bidean erri asko biurtzen ditu Jaunaren federa,

 Deabruaren mendetik kendu eta zeruko bidera;

 Eta milla lan iragorikan allegatzen da Obara,

 Indietako lurrean zanik erririk gaiztoenera.

 

 Arri eta zur egiñikan zan gelditu ikusitzean

 Erri basati aren galgiro izugarriak aurrean:

 ¡Zenbat anima, ala emen non Ganjestik beste aldean,

 Arkitzen ziran beti betiko inpernuaren mendean!

 

 ¡Zeñen gau beltzak zeukazkiten ¡ai! erri aek illunpetan!

 ¡Zeñ lauso lodi eta illunak setatsuro begietan!

 ¡Zer bakigozko naspilla etzan egongo iskin aetan,

 Emen judua; or, fedagea; jaungoikorik gabea, an:

 

 Jainko palsoak gurtutzen emen; arago berriz Maoma

 Eta arontzago erlijio ta federikan ez duena!

 ¡Zer ikusgarri gogorra etzan izango jende aena!...

 Ona zer bide zabal ta latza dan Franzisko Jabierrena.

 

 ¿Uste dezute, oek guziak au ikaratzen dutela?

 Eragozketak eta perillak garaitu ez ditzazkela?

 Izurri eta beroak eziñ suprituko dituela?

 Odolgirozko pizti ta gizon iltzalleen bildur dala?

 

 ¡Bai zera! pozez eta kontentuz dio lanari ekiten!

 Jan guchi eta lo guchiago dituelarik egiten:

 Eliz, kale ta leku danetan asitzen da predikatzen,

 Presondegi ta eritegitan tristeak poztu erazten:

 

 Alchatzen dira jainko palsoen buru egiten dutenak;

 Gaitz nai diote, ill nai luteke; baña nasten ditu danak:

 Biguntzen ditu biotz gogorrak Jesukristoren dotriñak,

 Eskolatutzen chit maitatsuro urbildutzen zazkionak.

 

 Eta denbora labur batean Bataioko urarekin

 Biurzen ditu kristandadera, euren erri guziakin,

 Amar Errege, eta Erregiñ milloi bat geiagorekin:

 Asko dierri argitzen ditu Jaunaren Berri-onakin.

 

 ¿Zeñek ordea ematen dio Apostolu azkarrari

 Alako indar, pazienzi ta birtuteak aiñ ugari?

 ¿Ote dirade gizon uts baten lanak ainbeste mirari?

 Zerutik jaunak biraldu duen Aingeru bataz dirudi?

 

 Ez dakit; baña egiaz, aren ichura aundiagoa du;

 Zeren itsuak, mutuak eta gorrak sendatutzen ditu;

 Gertakizunen berri badaki, eun izkuntza baditu,

 Eta, azkenik, Jesusen gisa, ill obiratuak piztu.

 

 Bere podore dena Jainkoak eman zion, duda gabe,

 Mundu-berria biurtu zezan Eliza Santaren alde;

 Baña oraindik Santu aundiren asmoak bete ez dirade,

 Chinara doa, argirik gabe an ere milloika daude.

 

 ¡O zeñen fede arrigarria! zeñen esperanza aundia!

 Neurrigabea zan arek zuen karidade izekia!

 Betoz,-Jaunari esaten zion-gaitzak eta miseria,

 Aize pozoitu, tormentu eta... baita ere onkeria.

 

 Baña Jainkoak erabakia zeukan Chinaren aurrean,

 Ainbeste neke pasa ondoren, Sanziango ondar errean,

 Asken asnasa eman zezala lur larruturen gañean,

 Nork begiratu etzuelarik, osoro bakardadeaa.

 

 Eta jakiñik zeñ egun eta ordutan ill bear zuen,

 Jesusekin ta Mariarekin etzan izketan gelditzen,

 Esanaz:-Jauna, zuregan beti esperanz aundia nuen:-

 -Maria, nere ama maitea: lagun zaidazu orainchen.-

 

 Modu onetan gozoro zuen eman bere espiritua,

 Eta saritzat artu Betiko Aitagandikan zerua.

 Anchen, doatsu danen erdian, makurturikan burua,

 Para zitzaion, Santu guziak duten argizko korua.

 

 ¡Zenbat lanbide pasa ziñuzen gizatasunaren alde!

 Zenbat jaungoiko palso zugatik lurrean betiko daude!

 ¡Zenbat urbazter, uribitarte, dierri, erri ta jende

 Zure prediku paregabeaz kristau biurtu dirade!

 

 ¡O San Franzisko Jabier aundia!, eska zaiozu Aitari,

 Ondo begira dezakiola gure Erreiñu tristeari;

 Izan dezala kupida gutaz eta birali ugari

 Zoriontasun eta atsegiñak Euskal-erri maiteari.

 


inprimatu