inprimatu
Magaliren kantua
Izenburua:
Magaliren kantua
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
30-32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Magaliren kantua

 

Otaegui, Claudio de

 

 ¡Oh nere biotzeko Magali maitea!

 Irten zaitez leiora, agertu zaitea

 Nere damboliñ eta chisturen airea

 Eguna angitu beziñ laster aditzea.

 

 Ezinkontaala izar,daude zerupean,

 Aizerik gosoenak,lo bete betean:

 Izarrak ¡oh Magali! zu ikusitzean

 Orituko dirade guziak batean.

 

 -Basoan aditzen dan orrien soñua

 Diña neretzako ez da zure kantua;

 Baga urdiñetara itsasora nua,

 Aingira itzulzera, an nere burua.

 

 -¡Oh Magali ona zer dizudan esaten,

 ¡Baldin itsas arraia bazera biurtzen,

 ¡Erraz arrapatuko zaitudala: zeren

 Bereala arrantzale ni egingp naizen.

 

 -Bada arranzale baldin egiten bazera

 Eta botatzen zure sareak urera,

 Ni, egazti egiñik, batetik bestera

 Ibilliko naiz egaan ara ta onera.

 

 Egiten bazerade ¡oh nere Magali

 Airean ibilli oi diraden egazti,

 Arrapatuko zaitut, zerengatikan ni

 Abian izango naiz chori-arrapari.

 

 -Paratzen badituzu chori-arte asko

 Eper, erruntariak arrapatutzeko,

 Belar loretsuan naiz oso biurtuko

 Eta zelaian nere burua gordeko.

 

 -¡Nere Magali baldin itzultzen bazera

 Zelaietako perla edo pichilora,

 Egingo naiz mancharen piska gabeko ura.

 Erregatuko zaitut emendik aurrera.

 

 -Zu biurtzen bazera ur garbi garbian,

 Itzulika naitzu ni odeitzar aundian,

 Eta orrela nazu ikusiko airian

 Indietara iges egiten abian.

 

 -Nai baldin badituzu ¡oh nere Magali!

 Urrutietan dauden Indiak ikusi,

 Itsas ipar-aizean itzuliko naiz ni:

 Eramango zaitut, bai, naiz egon urruti.

 

 -Itsas-ipar aize zu egiñagatikan

 Itsuli egingo det nik zuregandikan:

 Egiaz ikusiko nazu oraindikan

 Eguzkiren errañu mea egiñikan.

 

 -¡Oh nere Magalicho! enzun egidazu,

 Eguzkiren errañu baldin bazera zu

 Musker berde berdea ni egingo naitzu:

 Mango zaitudala zer duda ez dezu.

 

 -Sasi tartean bere burua gordetzen,

 Duen muskerra baldin bazera itzultzen,

 Ikusiko nazu ni illargi biurtzen,

 Choragarrien argi-zuzia egiten.

 

 -¡Oh Magali'Magali! baldin'bazaitut nik

 Ikusitzen illargi garbi bat egiñik

 Zillarrezko lañan dena mudaturik

 Ingurutuko zaitut, cherkoan urturik.

 

 - Lañoz uste banazu cherkoan artzoa,

 Ez naiz orregatikan izango zurea;

 Zabaldurik arrantze tartean gordea

 Izango naiz larrosa-mancharik gabea.

 

 -¡Oh nore biotzeko Magali polita!

 Izan eskeroztik zu larrosa galanta,

 Egiñik ikusiko nazu micheleta;

 Laztan emango dizut besotan bilduta.

 

 -¡Nere maitea! laster, lasterregin zazu,

 Irichiko nazula zer pensa ez dezu;

 An.... oian itzaltsuan ikus nai banazu,

 Aritz itzulirikan arkituko nazu.

 

 -¡Oh Magali maitea! zu ikusitzean

 Zeradela biurtzen arbola tristean,

 Itzuliko naitzu ni unts mordo batean:

 Besarkatuko zaitut inguru danean.

 

 -Estutu naibanazu bada besoakin

 Arkituko zerade tronka bakarrakin;

 Egiñikan monjacho bero churiakin

 Sartuko naiz San Blasko komentuan ariñ.

 

 -Baldin basoaz monja churi egitera

 Eta komentuan ¡oh Magali! sartzera;.

 Zure konpesore ni noa izatera;

 Esaten didazuna goiso aditzera.

 

 -Komentuan sartutzen baldin bazera zu,

 Kantu triste tristeak enzungo dituzu,

 Monjaz ingurutua, sinistu nazazu,

 Eta ill jazkaiakin arkituko nazu.

 

 -¡Oh nere biotzeko Magali kutuna!

 Zu bazera gorputz bat illotzik datzana,

 Lurra izango naiz-ni, ¡ur bigun biguna;

 Menperatuko zaitut ¡ai errukiena!

 

 -Orainchen asitzen naiz oso sinistutzen,

 Ziñez edo benetan zerala mintzatzen;

 Ar-zazu ¡oh galaia! oroitu zaitezen,

 Kristalezko erraztun au dizut eskeintzen.

 

 -¡Oh Magali maitea! doaiñ onengatik,

 Esker ematen dizut biotz biotzetik;

 Begiratu izarrai begiak alcharik;

 Zu ikustean para dira oriturik.

 


inprimatu