inprimatu
Elkar gaitezen denok Napar-euskaldunok!
Izenburua:
Elkar gaitezen denok Napar-euskaldunok!
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
76-79

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Elkar gaitezen denok Napar-euskaldunok!

 

Otaegui, Claudio de

 

 Urez aronzdik iskribatzen dit

 Anai batek penaturik,

 Luma kamutz bat artu duela.

 Biotza erdibiturik.

 Gure ibarrak ikus giñuzen

 Chikitan lorez jantzirik,

 Eta ¿egiaz-dio, arkitzen

 Dira orain igarturik?

 

 "Mendi guziak poztzen zituzten

 Burni-ol eta errotak;

 Mendi-oñetan jaiotzen ziran

 Iturri eta errekak;

 Arkaitz eta oian ichietako

 Enara errechinolak,

 ¿Ziñez diote, oraindik ere

 Dagoztela mututuak?"

 

 "¿Sinis litezke euskal-erritik

 Dakartzkiguten berriak,

 Esanaz: oso lurperatuak

 Daudeztela baserriak;

 Umezurtz baten gisa guraso

 Gabe mendi ta erriak,

 Uztarripean, iñoiz ez ta gaur,

 Zaukazkitela atzerriak?"

 

 "Artizarraren argia baña

 Garbiagoko umeak!

 Biotz berako neskach lirañak,

 Lenago pozez beteak!

 Orain urtuak arkitzen dira,

 Noski, negarrez ¡¡tristeak!!

 Dizkielako eraman beren

 Auzoko galai gazteak!.

 

 "Gure biotzak pozez bete oi

 Zituzten artzaien kantak;

 Gure gogoko ezpata, makill,

 Pordoi eta eskudantzak:

 Pillotapostu, palanka joku

 Eta koplarien pestak,

 ¿Aztu alziran beti betiko

 Gaitzik gabeko jolasak?..."

 

 "¿Arkitzen dira euskal-errian

 Arriarma danak berez,

 Gure aitonen dinbere ederrak

 Estalirik sare beltzez?

 Eta ala ere inor bere dabiltz

 Alkar ikusi eziñez

 Gure anaiak, zuribeltzkeri

 Galgarriak utzi ordez!"

 

 "Erromak izan zuen podore,

 Omen eta patu onak;

 Bere ontzidi, ekersitu ta

 Kapitanik azkarrenak,

 Ondatu ziran aitz orietan

 Zeudelako euskaldunak,

 Gure Lege ta zorionezko

 Oitura zarren zai danak."

 

 "Baña, aek ¡ai! sesio guchi

 Izandu zuten echean

 Ibill gaberik errierta ta

 Mokoka beren artean;

 Etsai gogorrak mendietatik

 botatzen zituztenean,

 Ama maiteren magal gozoan

 Bizitzen ziran pakean."

 

 "Etzuten aek aundinai eta

 Kutizirik ezagutu:

 Etzizkioten jaioterriri

 Sekula ere ukatu

 Beren ondasun eta odola

 Ziradenean arkitu

 Aitorrek utzi zizkigun Lege

 Jakintsuak estu estu."

 

 "Arranotzarrok bezela libre

 Mendietan bizitzeko

 Eziran iñoiz besteren juan-

 Etorrietan nastuko:

 Or konpon bitez beuden artean

 Erdaldunak sekulako,

 Utzi ez keroz pakean guri,

 Zioten-emen betiko."

 

 "Sentitutzen ez dezute, bada

 Biotzaren hurrenean,

 Esaten:-arren bildu gaitezen,

 Jainkoaren izenean ,

 Lau Probintziak bategiñikan

 Erri maiteren onean?

 Edo ¿zaudezte etsaigogorrak

 Larrua kendu artean?"

 

 "Dirudizute Jaunak eskutik

 Lajarik zaukazkitela!

 Penitentzia juduen gisa

 Egin bear dezutela!

 Alde aldean esan liteke

 Lotargitan zaudeztela:

 ¡Esna zaitezte, errukienak,

 Galdu zerate bestela!"

 

 "Azkenik kendu nai dizkitzute

 Dezuten doai bakarra,

 Mundu guziko jakintsuak nai

 Dioten izkuntz ederra;

 Irme icheki, ez iñoiz aztu

 Gure mintzoera zarra,

 Ori da gure Aitalen aen

 Azgarri biurrezkorra."

 

 "¿Oraindik ere nai dituzute

 Galdu indarrak alperrik

 Zuen arteko iritzi charrak

 Alde bat utzi gaberik?

 ¿Ez dakizute, zorigaiztoro

 Ez dala Ebroz aronzdik

 Gure Lege zar maitagarriak

 Ikusi nai dituenik?"

 

 "Orra zer diran mundu onetan

 Gizonaren churkeriak:

 Ama maitea miñez dago ta

 Ezpaita ta kutiziak,

 ¿Zerengatikan esan ez? dauzka

 Alkar eziñ ikusiak,

 Bere semeak oapurutik

 Apartatuak guziak."

 

 "Baña ez, ez naiz ondo mintzatu

 Zeren badira semeak

 Beren iritzi on edo charrak

 Utzi dituzten umeak,

 Ikusirikan sendatutzeko

 Amaren gaitz doakabeak,

 Betiko aztu bear dirala

 Iragotako nasteak."

 

 "Badira seme azkar, alaiak,

 bederik bizirenakin,

 Bildu diranak Amari kontu

 Egiteko asmoakin

 Bildur gaberik leiatzen dira

 Gaur luma satar batekin

 Bigar menturaz leia litezke

 Askoz zorrotzagoakin."

 

 "Ez dakizute, Jaungoikoaren

 Esaera jakintsua,

 Au da:-dierri berezi dana

 Izango da larrutua?

 ¿Aztu zaitzute beti izan dala

 Eleizaren zimendua,

 Maita ezazu aurrena Jauna,

 Gero lagun projimua?"

 

 "¿Ez diozute, bada barkatu

 Bear batak besteari,

 Ainbeste kalte egin da gero

 Zuen Ama maiteari?

 ¡Ai! aski ez da, ez, esatea

 -Ez naiz izan pekatari...-

 Guziok egin dizkiotzute

 Okerrak maiz ta ugari."

 

 "Bazekizute zuen anaiak

 Zeñen triste dauden emen

 Ikusirik ez diozutela

 Amari begiratutzen!

 Erdiak bedeik etzeratela

 Aren izkuntzaz mintzatzen!

 Oroitza utzak ¡ai Ama ona!

 Gaitu oso lotsatutzen!..."

 

 "¿Zer nai dezute, irrintziren bat

 Mendi muñoren batean?

 Oju estu bat, itz egoki bat

 Gure izkuntz ederrean,

 Entzungo dana erri, baserri,

 Iskiñik urrutinean?

 Nai dituzute piztu arako

 Gargorri aek gauean?.

 

 "Ez da bearrik. Orra Iruñen,

 Orra Bilbaon bandera;

 Zoazte danok, zuri, beltz gorri,

 Danok azpian jartzera;

 Zabaldurikan arkitzen baita

 Ebrotikan Igerrera;

 Napar pizkor ta euskaldun azkar

 Denak an kabitzen dira."

 

 Eskatzen dana, ez da besterik,

 Guzion alkartasuna:

 Napar ta euskaldun, aitorren seme

 On guzien batasuna:

 Oraindik ere Ama maiteak

 Izango du osasuna

 Eta echean libertadea

 Eta zoriontasuna.

 

 Bildu zaitezte bada korrika

 Astintzeko uztarria,

 Zorigaiztozko itzaldi artan

 Somorrostron ezarria:

 Urraturikan arkitutzen da

 Lege zar maitagarria,

 Zizpiroz daude Ama-umeak,

 Lantuzka jaioterria!

 

 "¿Ez diozute guziok berdiñ

 Nai Fuero jakintsuari?

 ¿Ikuserazi ez diozute

 Lendik mundu guziari,

 Zoriontasun mueta danak

 Zituzutela ugari,

 Eskerrak zuen oitura eta

 Erlijio Santuari?."

 

 "Orra bada non daukazkitzuten

 Gurutzea eta arbola,

 Uztarrituak arkitzen dira

 Senar-emazte bezela:

 Zuen artean etsairik bada

 Ebroz aronz dijoala

 Erdaldunakin Makiavelon

 Papera an egin dezala..."

 

 "Jaunak argitu ditzala orko

 Zenbat umeren begiak,

 Euskal-errira, beste lan gabe

 Gure etsaiak biraliak,

 Zuen tartean ereiñ ditzaten

 Belar gari galgarriak!

 Baita zueu gaiñ aberastutzen

 Dabiltzan merkatariak."

 

 "Baña chit guchi, dira noskiro,

 Orrelakoak, chit guchi,

 Jaioterriren ona iñondik

 Nai ez dutenak ikusi.

 ¡Aurrera! bada, Napar ta euskaldun

 Fuero zaleak, ez etsi;

 Zabaldurikan arkitutzen dan

 Estandartea, ez utzi."

 

 "Egiak beti egiñ izan du

 Leku alde guzietan:

 Alkartasuna dala indarra

 Dakigu antziñetikan

 Nor bere alde bazabiltzate

 Alkar ikus eziñikan,

 Ez da paltako aritz arbola

 Chetutzeko okaitzikan."

 

 "Eskerrak diot ematen gure

 Anai maite, prestuari,

 Nai diolako ainbeste bere

 Aula maitagarriari,

 Baña etzaitez batere estutu,

 Baditu umeak ugari

 Erne daudenak begira, bildur

 Gaberikan etsaiari."

 

 "Alper alperrik egingo ditu

 Alegiñik aundienak

 Berezituak iduki naian

 Napar eta euskaldunak:

 Besarkatuak biziko dira

 Emendik aurrera danak,

 Oraindik intza izan dezaten

 Arbola santuren zañak."

 

 Ezpada sortzen erriertarik

 Berriro gure artean,

 Oraindik ere izan liteke,

 Usterik guchienean,

 Arkitutzea gure Lege zar

 Jakintsuen itzalpean,

 Gure Aitalen zarrak bizitu

 Ziraden era berean.

 

 Naisi gaituzte, ustoz aituko

 Dalako gure arraza;

 Baña ori da zeruko izarrak

 Kontatzea bezin gaitza.

 Porchaz moldatzen diran erriak,

 Oial nabarraren gisa,

 Izaten dute iraupen guchi,

 Urratzen dirade aisa:

 

 Orregatikan alkartasuna

 Nai genduke euskal-errian,

 Ala emen non Lapurdi eta

 Suberorekin Prantzian:

 Izkuntza bera duten mendiak

 Jakintsuen iritzian,

 Gaur ello bigar batuko ditu

 Jaungoikoak echadian.

 


inprimatu