Bi dama dira Donostiako
Otaegui, Klaudio
Bi Dama dira Donostiako
Uri ederrean bildu:
Senar maiteak galdurik, dira
Dierri aundien Buru:
Biek zituan birtutez Zeru
Lurren Jabeak apaindu:
Euskal-erriak (sortu zanetik
Beti Leial eta Prestu)
Biraltzen dien naitasunezko
Agurrak bitzate artu.
|