inprimatu
Aurra eta chanela
Izenburua:
Aurra eta chanela
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
444

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurra eta chanela

 

Otaegi, Klaudio

 

 Aurcho zuri-gorri bat, gaitzik etzuena,

 Anierusai ere zorrik etziena,

 Egun batean nuan ikusi jostatzen,

 Eta etzait geroztik burutik juaten.

 Chanelacho batzeukan korchoaz egiña,

 Guztiz ederra eta biziro ariña,

 Soka bat irachita botarik urera,

 Aizeak zebilkion ara ta onera.

 Batzuetan popatik ura sar naiean,

 Besteetan tira-bira ia egiñean,

 Aurrak sokaren bidez salbatutzen zuan,

 Arkitutzen zanean ia ondatuan.

 Apaiz birtutetsu bat begira zan jarri,

 Andik iragotzean aurcho eder ari.

 Ikusirikan aren enpeñu aundia

 Iduki naian zuti chanel egokia,

 Gogoratu zitzaion eskolatutzea;

 Eta galdetu zion:-nere aur maitea,

 ¿Esan nai al-didazu, aintzira orretan

 Aiñ panposo dabillen gauza ori zer dan?

 -Bai jauna, bai: ori da, Jesusen Eleiza.-

 Arriturik berriro zitzakion mintza:

 -¿Eta darabilkien esku ori, zer da?

 -Orri laguntzen dion Letarta ber bera.

 -¿Eta nondik dakizu egi aundi ori?

 -Jauna, diot aditu gaur Maisu Jaunari.-

 Aur erneari zion eranzun orduan:

 -Egiaz, iragoko dirade munduan

 Millaka gora-berak; baña, garaitua

 Ez da iñoiz izango Eleiza Santua.-

 


inprimatu