inprimatu
Arrenkura egokiak
Izenburua:
Arrenkura egokiak
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
28-29

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrenkura egokia

 

Otaegi, Klaudio

 

 Asto baten gañean zijoan osaba,

 ¡Arre! oju egiñaz atzetik illoba.

 Biotz berako gizon batek ikusirik

 Aur gaisoa astoari eziñ jarraiturik:

 -Ez dik aurrenganako kupida aundirikan,

 Asto gañean doan orrek,-zuan esan.-

 Iduriturik zala chit egoki mintza,

 Jechirik astotikan aurra zuan iza.

 Laster ziraden beste batekin topatu,

 Zeñak zion ojuka;-¡arraiek pulatu!

 Asto sabel puzturen aizeak aditzen,

 Oñez dijoan ori ¡zer astaputza den!

 Ez dituela noski uste dik jasoko,

 Kintal bi dituenak aisa eramango!-

 Erretalla onekin oso lotsaturik,

 Beste batek etzezan ibill erausirik,

 Igo zion berriro, naiz bien kargakin,

 Gibel aundiko asto gaisoak ler egiñ.

 Biek zijoaztela pachara aiñ onean,

 Beste gizon bat zuten arkitu bidean,

 Zeña zitzaien mintza egiñaz ¡¡Aitaren!!...

 -Adiskidea, biotz-biotzetik ¡¡arren!!

 Astu kotadu ortaz errukitu zaitez,

 Bestela estanda du egingo nai ta ez!-

 Begirarik erregu aiñ gogoberari,

 Oñez zioten ekiñ berriz bideari.

 Itzikan egin gabe zijoaztelarik,

 Jolas desberdiñ aek eziñ iretsirik,

 Beste gizon bat zuten, izerdi patsetan,

 Aurrerago billatu, zeñak zien esan,

 Zear begiratuaz:-agur jende onak,

 Orrela estimatzen dirade lagunak.-

 Pulla onek ukitu zion giñarrean;

 Eta pararik beso biek gurutzean,

 Intzezko perla baten antz aundia zuen

 Malko bat senti zuan chirrioz isurtzen.

 Alcharikan orduan begi chit minduak,

 Deadar egin zuan-¡Ai Zeru altuek!

 ¡Nola bilduko dria Euskal-batzarreak,

 Nor bere badabiltza, Aitorren semeak!

 ¡Nola gure uztarri gogorra desegiñ!

 ¡Nola Euskal-erriren zoriona egiñ,

 Baldin ezpadirade bi gizon arkitzen,

 Istanpatez dutenak berdin pensatutzen!...

 


inprimatu