inprimatu
Beizama'tik
Izenburua:
Beizama'tik
Sinadura:
Osin-alde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Osin-alde

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
583.zk.
Orrialdea:
4

Osin-alde

 

 Atzerritarrak txupatzen dute

 Euzkadi'k egin guztia,

 Orregatikan ez dute opa

 Beregandik askatzia.

 Ez negarrikan ama geiago

 Euzkadi kutun maitia,

 Zure semeak leialak gera

 Askatuko da katia.

 

 Beren eskuan zeukaten arte

 Euskal semeak Euzkadi,

 Euskal-errian pake onian

 Oi ziraden beti bizi.

 Etzion iņork aurka egiten

 Gure Eleiz maiteari;

 Etzuan iņork Euskal erritik

 Jesuitarik biali.

 

 Goiko mendian etxe txuri bat

 Gaņek'aldia belardi,

 Azpik aldera begira ongi

 Soro bat an gorri-gorri.

 Euskal mendiak beti ta nunnai

 Marg'oiek ditu ageri,

 Geuria da-ta jarrai deiogun

 Euzkadi ikurrin maiteri.

 

 Zeruari bezin ongi ta garbi

 Nai baldin badegu bizi,

 Araudia'ri autarki emanda

 Aska gaitezen lenbizi.

 Beizamatarrak ogeita seian

 Begia ernai ta argi,

 Gure autarkia bearen beintzat

 


inprimatu