inprimatu
Madalen Larralde Saratarra
Izenburua:
Madalen Larralde Saratarra
Sinadura:
Orzaizeco Errotara
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Orzaizeco Errotara

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
482.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Madalen Larralde Saratarra.

 

Orzaizeco Errotora.

 

 1

 

 Elizac hutsac ziren aphezac ihesi.

 Debruaren muthilac Frantzian nagusi!

 Gure Eskual-herrian, orotaz gainetic.

 Giristino jendentzat etzen bizitzeric.

 

 2

 

 Primadera goiz batez, argi urratzean;

 Saratar bat heldu zen Berraco bidean:

 Nechca gazte guria, Madalen Larralde:

 Bakharric, othoitzean, zohan etche alde.

 

 3

 

 Betbetan sasipetic, otsoen pareco,

 Soldadu batzu oihuz ateratzen zaizco,

 "Non habila, nescatcha? Zertan hintzen Berran?

 "Hots, egia dena den, guri laster erran."

 

 4

 

 Badaki Madalenec, egia erranic

 Ez dela harendaco luzaz bizitzeric.

 Hala ere nahi da egiaz mintzatu?

 "Cofesatzeco, dio, naiz Berran izatu."

 

 5

 

 "— Zer! hoin lili frescoa hoin laster ebaki?

 "Ez, nahi hindukegu biziric atchiki;

 "Ez aithor beraz zertan hindabilan Berran.

 "Churi edo beltch, bertze zerbeit asma ezan."

 

 6

 

 "— Bertzeric erratea gezurra litake;

 "Gezur hortaz arima zikhinduco nuke.

 "Hil behar balinbadut, hil nadila garbi,

 "Garbi bizi dena da egiazco lili."

 

 7

 

 Eta Madalen bethi hitz berean dago,

 Nola Saran lehenic, Donibanen gero.

 Han dire, Donibanen, jujeaz bilduric:

 Badohacote nechca begia lanoric.

 

 8

 

 "Bai, bai, Jaunac, hala da: cofesatzen nintzen;

 "Ez dut egin dutana batere gordetzen".

 "—Haizen bezalacoa, badinagu aski:

 "Lephoaren moztea din horrec merezi."

 

 9

 

 "Lephoa  dautet beraz sarri picatuco!

 "Ez naiz ordutic mihiz mintzatzen ahalco;

 "Bainan hor izanen dut odola lecuco;

 "Gogotik hil naizela egiaren-daco."

 

 10

 

 Jendez da, Donibanen, estalia plaza;

 Plazaren erditsutan gillotina gaitza.

 Aingeru bat iduri debruen artetic,

 Madalen agertzen da escuac loturic.

 

 11

 

 Oro nigarrez daude, hura aldiz cantuz,

 Lorietan badoha hiltzeari buruz.

 "Salve Regina", dio: "Agur Erregina,

 Zutan dut esperantza, Ama guziz ona!"

 

 12

 

 Iganarazten dute tresna lazgarrirat;

 Burua picaturic badoha lurrerat,

 Bainan arima chuchen altchatzen zerurat:

 Egiac du beticotz hartzen bere ganat.

 

 


inprimatu