inprimatu
Mila beatzireun larogeitamar
Izenburua:
Mila beatzireun larogeitamar
Sinadura:
Ormaetxea, Josu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Josu

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1302.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mila beatzireun larogeitamar

 

Ormaetxea, Josu

 

 I

 

 Mila beatzireun larogeitamar

 garren urteko Ekainean,

 hogeitabostan sartu zitzaigun

 berri mingotsa barnean;

 beste bi lagun erahilak ziren

 Irunberriko partean

 ta hirugarren bat zauri larriaz,

 guztiak tiroz buruan;

 gogoan dugu izandakoa

 ez barkatzeko sekulan!

 

 II

 

 Beren buruaz beste eginda

 zela zioen etsaiak;

 bainan Euskadin ez dira aspaldi

 bere hitzak sinetsiak,

 Jon ta Susana bezala ugari

 baitira jada eroriak,

 zeinenak diren euskal lurraren

 betidaniko sustraiak;

 zakurren oinarri den gezurra

 suntsituko du herriak!

 

 III

 

 Hortxe ari ziren erahildakoak

 zintzo, gogoz borrokatzen,

 Euskal Herriak beharrezkoa

 dun garaipena bilatzen,

 hortxe ekin behar abertzaleok

 beren ildoa jarraitzen,

 saldukerian oinarriturik

 ez baita herririk askatzen;

 gure hilek desio zutena

 jakingo dugu garaitzen!

 


inprimatu