inprimatu
Miramar 1954
Izenburua:
Miramar 1954
Sinadura:
Ormaetxea Pellejero, Nikolas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
500.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Miramar 1954

 

[Orixe ?]

 

 Betieran sartzen ote naiz asia

 tarteka bederen? Ez muga, ez aldi,

 ez tarte laisterrik; betaren barnean

 beti dan Arekin bete nago geldi.

 BAT. Ala zakurra eizez dabillala,

 isats-eraginka, ikara belarri;

 baiņan oillagorra suma dula, kuzkur,

 batera biltzen tu, lotuz gorputzari.

 Buru ta biotza alde banatara

 doazkit egunez, bi liran iduri;

 gauaren mendean bat biurtzen dira

 ezin bakanduaz: ordun naiz bat-bat ni.

 Gauezko pakean egin ez duenak

 otoitza xortzeke, zer dan ote daki?

 Gauak? Ixillak? Zerk ote nauka kuku?

 Indar oro batuz zer ote naiz ari?

 Egonean jardun, jardunen egon,

 eragiņik gabe norbaitek naragi.

 BETA, Jainkoaren beti'ren antzera

 noiz asi, noiz buka, ezer ez dit neri.

 Tarte onek ez du laisterrik; egonak

 aztuari dit noiz otoitza nun asi.

 Ari naiz, ba nago. Betaren pakean

 ez-axolik nago otoitza noiz utzi.

 

 Xaguxar bat egan bekoki gaiņean...

 lurrean nagola dioket igerri.

 Murgiltzen naiz berriz beta apektsuan,

 jardunean egon, egonean ari.

 Katu elur-margo, marrakaz isatsa

 legunduz, atea zaiodan zabali,

 eizetik irten da; atzarriz berriro,

 lurrean nagola dioket igarri.

 Arraiak uraren axalean zenbait

 mamu atzemanka eiten baitu jauzi

 ura galdu gabe? Alaxe berriro

 arnasa galtzeke murgillik naiz geldi.

 BETE. Utsarterik, aldarterik gabe

 ni bete; neronez ez xortu, ez antzi.

 Baiņan utsa naiz ni; Jainkoak nau bete.

 Ark ez baitu bazterrik, nik ez dut bazterrik;

 ez baita mugitzen, enaiz ni mugitzen;

 oro naiz Arekin, oro dut nerekin.

 Miramar eipea! gauez bitan goxo.

 Agur!, baiņan emen barne zaitut beti.

 Noranai noala nerekin zaramat,

 ez baita neretzat utsik, ez tarterik.

 Gizaingeru diran Muyshondt'arrak oro

 emen barne ontan nigaz deramatzit.

 BETI. Sar banendi betian zatika...

 oro bat dirade oso eta zati.

 Anima betian bizi zait; gorputzak

 ba du, zorigaitzez, aldarteen berri.

 Zeru goxo onek lurreko minkaitza

 ez galtzen! Erria lur ontan atzerri!

 Bizi nadin, Jauna, naizaņo, Zurekin,

 Zurekin biurtuz BAT BETE ta BETI.

 


inprimatu