inprimatu
Mari
Izenburua:
Mari
Sinadura:
Ormaetxea Pellejero, Nikolas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
37-38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mari

 

Orixe

 

 Iainkoaren Ama ta

 Iaunaren mirabe

 -etxe doatsu ontan

 nagusi nor ote?-,

 Iaunagandiko grazi

 guzien urbide,

 niretzat, orde, miņen

 Ama, batez ere!

 

 Ez zadan miņik aipa

 zureen aldean ;

 Simeon'ek esana

 gordez biotzean,

 ezpata sar zitzaizun

 anima barnean;

 ez ta atera, Semea

 berpiztu artean.

 

 Beste esan bat zenuen

 biotzean gorde

 ĢZer billa ninduzuten?

 Ez al dakizute

 Aitarenean bear

 dutala?ģ Zuk orde

 orduan ez ulertu

 Semearen galde.

 

 Barnean irauliaz

 itza atxiki zenun;

 Itz onek adimena

 argitu baitzizun.

 Andik ara Aitarekin

 zegola gau t'egun,

 ez esparik, Semea

 zerekin baitzendun.

 

 Gogoz gogo zeundeten

 ezpaiņak isilik,

 elkar-iardunka; alaxe

 bizi nai nuke nik.

 Miņek begi-aurrean...

 nork ez du nai miņik

 Iesu'ren esku goxok

 igurtzitzen dunik?

 

 Miņak aztuaz, egin

 ote diet uko?

 Betor min, betor gantzu,

 Ama miņetako.

 Maitagarririk ba'da,

 Iesus Gurutzeko;

 Gurutzean Arekin

 isil ni iltzatuko.

 


inprimatu