inprimatu
Kristoren gurutza
Izenburua:
Kristoren gurutza
Sinadura:
Ormaetxea Pellejero, Nikolas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
33b

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kristoren gurutza

 

Orixe

 

 Or Jaunaren ikurriņa,

 or Gurutzea dirdaidun;

 bizia danak or illez,

 bizi berri eman zigun.

 

 Guk egin obenen ziztak

 biotza agertu ziola

 obenok garbitzeko

 zun ixuri ura, odola.

 

 Xuxen gerta da, Dabid'ek

 eresiz esan bezala:

 Jauna errien Errege

 Abetik izango zala.

 

 Errege-jantzi gorriaz

 ederturiko Zugatza,

 Gorputz santu au artzeko

 zugatz guzietan auta.

 

 Doatsu Zu, besoetan

 baituzu gure Bizia;

 infernuari diozu

 kendu bere zun saria.

 

 Gurutze, Zu poz bakarra,

 Pasio-aldi onetan;

 geitu zintzoen grazia,

 gaitza kendu gaiztoengan:

 

 Irutan bat dan Jainkoa

 guziok ospa dezagun;

 irabazia baitigu

 Gurutzez betiko osasun.

 


inprimatu