inprimatu
Beti lagun
Izenburua:
Beti lagun
Sinadura:
Ormaetxea Pellejero, Nikolas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
500.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beti lagun

 

[Orixe ?]

 

 Non dago? non aut? ez ote da auxe

 neretza lengo Tolosa?

 Ez al dezaket entzun berriro

 mintzo goxo aren otsa?

 Bego negarra, lurrindu bedi

 begian malko mingotsa,

 alare ez uke nik iregatik

 negar egitea, lotsa.

 

 Ire erraiņua ikusten diat

 nere erraiņua ikusten diat

 nere begi on txingarra;

 argi biurtu dela niokek

 ire ezpaiņen irri-parra.

 Dante'ren iztal isillak beude,

 betorkit neri ire garra,

 bete dezadan azken-aginduz

 eman idaken bearra.

 

 Biotz-bertsoak egin nai eta

 Jainko billa nauk oldartu;

 ik esan idan bein ta berriro

 ontan nendilla leiatu.

 Lagun egidak argi orrekin,

 nere bigarren aingeru,

 igan ikusten diat garbien

 Jaungoikoaren erraiņu.

 

 Jainkorik ezin, ez ta aingerurik

 gorputz-antzean iduri;

 siņestez iņoiz konturatzen nauk

 itzalpean nautela ni.

 Illun ortatik bizi ontara

 i aut bitartean argi;

 erraiņu onen dirdaia lagun

 aurrean zeuzkeat beti.

 

 Beretarbiden, iturri askan

 agertu didak begia,

 osto tartetik iragazirik

 eguzkiaren izpia.

 Nere aurretik, ibilli gabe,

 igaro uan mendia,

 ikusi genin basora antzean

 loretan den sagastia.

 

 Len lagun zintzo gorputz-bizitan,

 orain are, lagunago,

 tokiz aldatzen nekeri ez duk

 ez egal, eta ez zango.

 Begi-orde ok aurreko ormara

 eguzkiak jota baiņo,

 zintzogo abil nere aurrean,

 abil ni bizi naizaiņo.

 

 Oroitu ta aztu, burruka diat,

 tartez bakar eguzkia,

 erraiņu onek irauten balu,

 auxe nere zoria.

 Goibeltzen bazait, gainbero bedi

 bego barren au goria,

 gorputz ustel au, gandu nasi au

 daiteken arte eroria.

 

 Biga atera duk, begiak lauso,

 ikullu-zoko beltzetik,

 begiak urez igurtzi eta

 lauso orrek aldegiten dik.

 Egun otako negar-malkoak

 txuka ditudanean nik,

 ni il arte ez beza Jaungoikoak nai

 ire erraiņua galtzerik.

 

 Nere bigarren albo-aingeru,

 nere Jainko-erakusle,

 il arte lagun, ortik onera

 etzegok len ainbat bide.

 Bakar-bakarrik nakustenean

 jendeak esan bezate:

 bekokian dik aren itzala,

 lagun dik oraindik ere.

 


inprimatu