Argia erne
Orixe
Argia erne baiņo len,
jesus, gizonen erostun,
Aitak Beraren beteko
barnez barren erne zindun.
Aitaren argi dirdaia,
guzion itxaropena,
entzun gaur gure eskaria
mundu guzian barrena.
Oroi, guzion Egille,
gure gorputzez jantzirik,
aire xume sortu ziņala
Birjiņaren sabeletik.
Urtero aitortzen dugu
Aitaren barnetik egun,
atera gabe ateraz,
Zn zakigula Osasun.
Zeru, itsaso, ta legor,
ba-dute gaur kanta berri,
zerutik bizi berri bat
diguzula Zuk ekarri.
Guk ere Zure sortzean
poz-oiu egiten dugu,
ixuri odolarekin
garbituak baikaituzu.
Jesus, argitasun Zuri,
Ama Birjiņaren Seme,
baita Gogo Gurenari
Aitarekin mendez mende.
|