inprimatu
Haundia bazen ere
Izenburua:
Haundia bazen ere
Sinadura:
Orbegozo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Orbegozo

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
419.zk.
Orrialdea:
42

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Haundia bazan ere

 

Orbegozo

 

 Haundia bazen ere

 azkarra ibillian,

 bueltaka han zebillen

 jun ta etorrian,

 hondarra harrotuaz

 murgil igerian,

 zorriak zeuzkan eta

 haiek bota nahian.

 

 Ikusi zutenian

 hala zebillela,

 berehala jun ziren

 treiñeruen billa;

 arpoi ta dinamitak

 eta soka pilla

 aguro ekartzeko

 etzen jende hilla.

 

 Baliak egindako

 salto ta marruak

 ziren izugarri ta

 ikaratzekuak,

 atzera eragin gabe

 hango arriskuak,

 arpoiakin hil zuten...

 han zire hanguak!!

 


inprimatu