inprimatu
Euskaldun batzuentzat
Izenburua:
Euskaldun batzuentzat
Sinadura:
Ondarrutarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondarrutarra

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
262.zk.
Orrialdea:
1

Euskaldun batzuentzat

 

Ondarrutarra

 

 Euskaldun eusko-endakua

 ta ez-dezuna euskeraz mintzatzen!

 ¿iñon izkuntza artuta

 zeure endakua dezu bastertzen?

 ¿Uste dezu andiago edo ederrago zerala

 zeuria ba'dezu lurpetzen?

 ¿Jakintzuago izango zerala

 iñona ba'dezu ibiltzen? edo

 ¿lotzatu egiten zera

 Abenda elia agertzen?

 .............................................

 Autortu egizu zeure izkuntza

 zergatik dezun ukatzen!

 .............................................

 Bada entzun euskalduna,

 nun-nai, enda-elia da mintzatzen

 beste denen gañetik bakoitzak norberia

 ludian dute jazotzen

 ta andiago ta ederrago dirade

 edozeñen aurrian agertzen,

 benetako jakintzu zintzuak be

 bere izkuntzik ez-du saltzen,

 zuk, lez, norbere izkuntzarik,

 ludian ez-du iñork ukatzen,

 eta ¿beste tokietan jazoten ez-dana

 zurekiñ bada jazotzen,

 autortu zeinke zeure-enda-elia

 zergatik dezun bastertzen?

 .............................................

 Benturaz ote-da

 ez-dezulako maitatzen?

 


inprimatu