inprimatu
Hire euskalduntasuna
Izenburua:
Hire euskalduntasuna
Sinadura:
Ondardi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondardi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1272.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


HIRE EUSKALDUNTASUNA

 

 1

 

 Historio bat kontatutzera

 nihoa bertso kontuan

 sentitzen dudan amorru dena

 ezin dut gorde barruan

 hainbat jokutru maltzur eta zikiņ

 nola dugun inguruan

 kantari baten urrats berriak

 datozkigu oraingoan

 

 2

 

 Hobeki esan ez dira berriak

 daramatzan urratsak

 aspalditikan ezagun dira

 gizon honetxen jolasak

 bakoitzak nola jorratzen dituen

 gogoko dituen baratzak

 nori harritu antolatzeak

 tamaņa horretako saltsak

 

 3

 

 Bildurrikan ez! esloganarekin

 hori duk hori montajea

 horretarako izan behar du

 aurpegi paregabea

 denak dakite ez dela ETA

 pinta horien jabea

 errax duk igartzen hire nahiak

 Manolo lotsa gabea.

 

 4

 

 Hik ongi dakik inork baino hobe

 plan horren aitak nor diren

 edo bestela galdetu ezak

 Gasteizen edo Madrilen

 pacto represico zikin hura

 nolatan sinatu ziaten

 egia esan argazki hartan

 hi bakarrik falta hintzen

 

 5

 

 ETAk ederki erakutsi dik ba

 eregan zintzotasuna

 alferrik habil bere izena

 utzi nahiean iluna

 ez dik merezi hire galderei

 ematea erantzunka

 hori esango huke herorrentzako

 propagandazko iharduna

 

 6

 

 Pacto-ak frente bat sortu zuen

 beste frente baten aurka

 frente zabal horrek bere barne

 talde txiki asko dauzka

 artista eta kantari batzuk

 heldu zaizkigu ohiuka

 Manolok abanderatutzen du

 talde horretako zaunka

 

 7

 

 Heuk diokenez meatxuekin

 behingoz behar da bukatu

 hire amnesia galanta duk

 hori ezin duk ukatu

 Tortura, kartzela eta

 herri eskubideak ukatu

 Madrilen meatxuaren menpe

 herri oso bat zigortu

 

 8

 

 Meatxatzaile eta meatxatuak

 garbi zegok nortzuk diran

 zenbait gertakizunen aurrean

 ez duk altxatu hitzikan

 horrelako ahots bikaina eta

 nola egon ixilikan?

 hire jokaera zikin horrek

 badik meakulparikan

 

 9

 

 Bapo Manolo! oraingo honetan

 emana duken pausoa

 nork ote daki zer neurrikoa

 izango den hurrengoa

 berrogei printzipaletan laster

 izango haiz lehenengoa

 eta gainera nolatan ez ba!

 hiri disko urrezkoa.

 

 10

 

 Jakin ezak bukatu baino lehen

 ni ere artista naizela

 maltzurkerizko jokoetatik

 ez diat betetzen sakela

 zuen bankete lotsagarriak

 on egin diezaizuela

 ni beste mahaian eseriko nauk

 abertzale bat bezela

 

 11

 

 Bukatu diat bertso sorta hau

 aski diagu gaurko

 hurrengorako zer sortzen duken

 erne egon beharko

 kantari ona haizenez geroz

 horra ere aukerako

 nahi baldin baduk musika jarri

 heure disko berrirako

 

Ondardi


inprimatu