inprimatu
Zugatz moztuak
Izenburua:
Zugatz moztuak
Sinadura:
Onaindia Baseta, Santiago (Igotz, Jagoba...)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
97

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zugatz moztuak

 

Igotz

 

 Mozte-aldia jorik urte-gurpillean,

 zatar dozuez soiņak, bil-uts eta goibel.

 Begira or, asmo txar, Udalak esanda,

 iru gizon serrari, oraintxe dira el.

 

 Bas-eleiz inguruko areitz zut, azkazi

 eta beste tantaiak iņaustera zatoz

 Negar areitz urtetsu, negar bai zotinka!

 erakuts barne-miņa adar-puntak malkoz!

 

 Lau astez ona barik, gaur emen nozue...

 Oi, errukarri zuek! Zarpail, odoletan;

 txit murriztu zaituez, ostoge zagoze,

 leen eder ziņienok gaur alkez ziņetan!

 

 Moztuak zakustaze, zauriz ta narru loi,

 Zuok merezi era olako laidorik?

 Zaarrak egiaz, baiņa ederrak zintzazen.

 Zergaitik, oi!, zaituez orren itxusirik?

 

 Azpian kukurio, negar dagitzuet,

 giza-zitalkeria bizi gaitzetsiaz;

 maiatza dalarik ez dager or kimetzik,

 txoririk ez egunez, ezta ontzik gauez

 

 Ai ene!, baltz dirudit gaur zuen zoria;

 iņori ete mindu ene lor-bertsuok?

 Alan era guzti be, zakiez pozbide

 zartzaro soil-betean iņausi zugatzok!

 


inprimatu