inprimatu
Il ote dira loreak?
Izenburua:
Il ote dira loreak?
Sinadura:
Amayalde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amayalde

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
81.zk.
Orrialdea:
523

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Il ote dira loreak?

 

Amayalde

 

 Goize batean aratu nintzan...

 Leunki bizia maitatzen zuan

 mendi ezeak ta belardiak

 xamurki goiz apalean.

 

 Gaztain tartetik bide garbi bat

 ixillik doa... Geroxeago

 surangilak begiratu zidan...

 bizia zun maiteago.

 

 Belar-erditik tamal, ezkutun,

 goldiaren magal beroan

 laztanka darrai errekatxoa

 pil-pilka mintzo xamurran.

 

 Artoak, baratzak, garo-metak

 mintzatu zidaten biotzera...

 Zurezko langak ots egin zuan;

 sartu ninduten ataira.

 

 Basen bat menditxo gaņean...

 Bi etxe txuri, bertan Eliza...

 Usoak, erleak bizi ziran;

 entzun nun ayen mintzoa...

 

 Joalek Ŧdan danŧ Mezara jo zuan...

 Bi andere apal, eder, onak,

 ume politak; baserritarrak;

 ez ote ziran gotzonak?

 

 Etxeko-andrea, maitetsua,

 erri-Meza Nagusira

 igo da bere asaben antzan

 eskeņiak egitera...

 

 Itzuli da... Zozoak legunki

 onetsi dio asaben antza.

 Maistarrak gero maitatzen ditu

 mintzatuaz euskel-mintza.

 

 Loretegian erle txukunak

 pozik biltzen dute lili-iriņa;

 ezti gozos dagite gero

 eliz-ondoan egiņa.

 

 Kabi beroan ume maiteak

 laztantzen ditu uso txit garbiak...

 Eliz-gaņean urrumatzen du...

 kutuna bai du Elizak.

 

 Elizatxotik Zeruko Amak

 begi maitez ditu begiratzen

 etxeak, usoak, erletxoak,

 xamurki ditu maitatzen.

 

 Mariaren baratza da noski

 mendi gaņeko baserri ura;

 lore politak antxen bai ditu

 lili ori ta txuria,

 

 Goiko Amaren baratza-zaiņak

 dira bi andere maitetsuak

 apal, begitsu, maitagarriak...

 Maitatzen ditu Mariak.

 

 Erletxoak oyeratu dira...

 Kabian lotan uso garbiak...

 Errekatxoa agurtu nuan;

 eman nizkion musuak.

 

 Negua dator... Uri-aldera

 jun ziran andere maitetsuak;

 zaiņik gabe Amaren baratza...

 il ote dira loreak?

 udaran datoz zain onak.

 


inprimatu