inprimatu
Agur, lorak!
Izenburua:
Agur, lorak!
Sinadura:
Onaindia Baseta, Santiago (Igotz, Jagoba...)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur, lorak!

 

Igotz

 

 Ikus gaur uda barri alai jatorkuna;

 Oiz dot begi-mende, andik dot argia...

 Goiz-doe diztikorra -Urtzi'ren begia-

 Lur amak, itxarturik, bera dan zoruna.

 

 Leendik dagoz zugatzak muskillez aseak,

 negu luzez etsirik, zuen ernemiña!

 Ar eizue guztiok nire agur miña,

 begi-gorri ta pinport zuek bai gaiñeak!

 

 Neuk be biotz-barru ba-ditut apetak,

 giza-lur astunari zirkin egin naiez;

 or zaituek eredu azpitik oldarrez,

 olan leunago jataz gogo-guduketak.

 

 Gizaseme gara-ta -ni bait naz oartzen-,

 su-garraxia doart, griñen iskanbilla,

 lorak!, zuen antzeko bizi-nai bipilla,

 baiña sotil diardut eurak menderatzen.

 

 Xedeari jarraituz noa bizitzan zut,

 urteak, illak eta egunak joanik,

 ainbeste aldaketa gainbera jadanik,

 barrunba asi, barrunba zuri ezar dautzut.

 

 Euskaldun nabil emen, lanari emona;

 iñoiz txaloak ditut, iraiñak geiagoz.

 Jainko-miñez nabillen, barnean euskal-pox

 saria dakar lanak, jar aolku ona.

 

 Agur, lorak! Eredu zaituet aberats;

 Urtzi dozue beti zelanbait ospatzen.

 Nik eresi Jaunari, leen-argia agurtzen:

 zuek emon ta zabal berorik barne-ats.

 


inprimatu