inprimatu
Irurogeita seigarrena du
Izenburua:
Irurogeita seigarrena du
Sinadura:
Olloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olloki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
186.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irurogeita seigarrena du

 

Olloki

 

 1

 

 Irurogeita seigarrena du

 ogeigarren gizaldiak,

 loraillaren erdiz atzera,

 ta, Usurbil'ko erriak

 antolatuak izan ditugu

 egundoko jai aldiak,

 bertan ildako gizon aundi bat

 goratutzeko jarriak

 uste detanez autsiak dira

 orain arteko neurriak.

 

 2

 

 Ni jaio nitzan auzuan il zan

 gure Udarregi entzuna,

 aurrekoengandik, jakin degunez,

 akats aundirik etzuna,

 ikusten danez izan bearzun

 ark aparteko zentzuna

 oraindik ere entzuten degu

 bere bertso oiartzuna...

 aspaldi ontan bearrezko zan

 Usurbillen erantzuna.

 

 3

 

 Erantzun ori premizko zala

 bai batzuk artu benetan

 neke beldurrez etziran asi

 ekin zioten lanetan;

 eskatuaren ukorikan ez

 beste erritar danetan,

 pesta tartean bost txapelketa

 izanak ditugu bertan

 egun oietaz nor aztuko da

 gaur bizirik gaudenetan?

 

 4

 

 Pesta taldea asi bitzaigun

 Igokunde egunian

 eta lau egun igarore bai

 oso era legunian;

 batzuk atsegin izan zezaten

 beste batzuek lanian,

 beren almenak gogor astinduz

 gu lasai gauden unian,

 sarituak nor izandu diran

 or dator ondorenian.

 

 5

 

 Antzez lanetan lenen ertena

 gure Udarregi salla,

 bakarka berriz Arantxa Gurmendi

 izena dun neskatilla;

 abesti sortzen Aita Lekuonak

 lortu zun lenengo malla,

 Iriondo tar Mari Lourdesi

 abesten kentzea zalla,

 nunnai ta noiznai ezin da asi

 olako batzuen billa.

 

 6

 

 Idatz lanean lenen sarituk

 anai arrebak Arruti,

 gaur oso auzo bizi geranak

 naiz eta jaio urruti;

 etxera alai bilduak dira

 beren kopa eta guzti,

 barrena txapaņ eske jartzean

 badezute nundik busti,

 beingoarekin ez tenke egin

 zuek segi ola beti!

 

 7

 

 Oietaz gaņera era berean

 ondo egin dutenak lana

 Astiazaran'dar Iņaxio ta

 Maria Ixabel Sagarna.

 Aizpurua ta Pelix ori zan

 mutil txikitan onena,

 Manterola'tar Maria Milagros

 nexkatxoetan aurrena,

 ikusten degu idatz baratzan

 landare asko datorrena.

 

 8

 

 Larunbatian sei bertsolari

 izandu giņun gurekin,

 mugaz auztik etorri ziran

 Xalbador jauna ta Mattin.

 Bizkai aldetik Azpillaga ta

 Mugartegi ere txit piņ,

 Guipuzkoako Lazkao txiki ta

 Agirre ere oiekin,

 Irigoienek gaiak jarri ta

 gozatu giņan berakin.

 

 9

 

 Iru egunak igaro ondoren

 etorri zan igandia,

 nagitasunik gabe zetorren

 gure erriruntz jendia;

 soņua joaz, erri alaitzen

 danbolintero taldia,

 erbestetikan etorrik asko,

 bertan iņor ez gordia,

 beste jaietatikan bazuan

 onek aparteko aldia.

 

 10

 

 Erri-buruak lenen zirala

 amarretan mezetara,

 sasoiko iru apaiz erritar

 igo ziran aldarera.

 Igeldon dagon D. Fabian Loidik

 itzaldiaren gora bera,

 itz gutxirekin gauz asko esaten

 apartekoa da bera,

 ederki asko aipatuk ditu

 bertsolarik eta euskera.

 

 11

 

 Ondorenean bertsolaritik

 talde bat arrigarria

 txapeldun dagon Uztapidetik

 asi eta etorria;

 itz neurtuetan eman digute

 gauza askoren berria,

 luze motizian okerrikan ez,

 dana beartzan neurria

 Basarri jaunak jai zuzenketan

 balio baitu urria.

 

 12

 

 Bazkal garaian asarre gabe

 antzan ango zalaparta,

 orrenbesteko euskaldun pilla

 gutxitan elkartzen data;

 zopa ederra, naiko ollasko,

 arkumia eta tarta,

 txampaņa gaņez ta karriatzen

 neskatxa talde aparta,

 lendik andrerik ezdaukanak

 badu kolpe nora bota.

 

 13

 

 Zerutik ere izana degu

 igande ortan laguntza,

 aspergarri dan bero salastak

 etzigun kalka edo bultza;

 egoardi aldera guregan gendun

 txit aparteko eskeintza,

 gure soro eta belardietako

 etorkizunaren giltza,

 lur alde ontan maiz bear degun

 pare-gabeko ebi intza.

 

 14

 

 Bazkal ondoko elkarte ura

 nork ezdu izango goguan,

 ainbeste lagun izketan eta

 danak txit era goguan;

 begiratuta bekosko beltzik

 iņork agertzen etzuan,

 nere barrena pozez gaņezka,

 besteak berdin auzuan,

 zilipurdika bat erori zan da

 altxata parra egin zuan.

 

 15

 

 Bertsoak eta itzaldik eta

 txalo eta telegramak,

 esan ditudan egun oietan

 ezdira gutxi izanak,

 abesti eta ortaz gaņera

 emen egin diran lanak

 joan etorriko ibillera ta

 beste eginkizun danak

 Zerutik eskertuko dizkigu

 Juan Jose Udarregi zanak

 


inprimatu