inprimatu
Miau... Mihau... Mihahu...
Izenburua:
Miau... Mihau... Mihahu...
Sinadura:
Olea, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, J

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
374.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Miau... Mihau... Mihahu...

 

Olea, J.

 

 -1-

 

 Oraindik orain aldizkari bat

 eduki det eskuetan

 ni orreako lagunen bear

 bainaiz bolara auetan.

 Liburu orrek murgildu nau

 oso amets gozoetan:

 Berari esker izandua naiz

 atzo Zazpikatueta-n.

 

 -2-

 

 Ibar polit ta berezi bat da

 gure Zazpikatueta;

 gizon bat ere ez dago bertan,

 baitago katuz beteta.

 Ango iritxi-burruka eta

 maixukerizko kasketa,

 bear bezela miau egiten

 guziak ez dakite ta.

 

 -3-

 

 Katutegiak ibaitxo bat du

 sortaldetik sartaldera,

 eta katuak banatu dira

 alde bat eta bestera.

 Zapi auzoko lurralde bat da

 katutegi ori bera,

 orregatikan dituzte ainbat

 izkuntz edo miauera.

 

 -4-

 

 Katu gazteak minduak daude

 banaketa txar onekiñ;

 uraren bildur nola ditugun

 errekarik pasa eziñ.

 Alde bateko miau berdiña

 bestera iritxi dediñ

 zubi berri bat egin nai dute

 «Hache»'zko zimentuekiñ.

 

 -5-

 

 Katu zaarrak bai omen dute

 naiko miñ eta naigabe,

 katakumien ustez ez ditu

 oiek miauerak abe.

 Katu gazteak bakarrik izan

 jakinduriaren jabe,

 miau egiten asi diranak

 zaarrei ikasi gabe.

 

 -6-

 

 Katu gazteak asperturikan

 katu zaar eta makiz

 miauera bat moldatu dute

 or-emengo arabakiz.

 Nagusitzaren jabe egiñaz

 artu duten erabakiz

 oraiñ idazten asi zaizkigu

 irakutzen ez dan izkiz.

 

 -7-

 

 Katu gazteen mutturrak sarri

 dirudi gaztaiñ morkotsa,

 naiko ikasi omen dute ta

 ez dira iñoren lotsa;

 eta errekan ito ez dediñ

 beren mihauen abotsa

 danen artean asmatu dute

 otsikan ez duan otsa.

 

 -8-

 

 Batzuek mihau egiñ nai eta

 beste askok berriz miau,

 zoritxarrean katu-burrukak

 orandik ere badirau.

 MiHaHu egin dutenak ere

 ez dira iru edo lau;

 xagua errez arrapatzeko

 martxa koxkorra degu au.

 

 -9-

 

 MiHau taldeko katakumeak

 badira jakiñ dedanez

 proba bezela miau egiñak

 zaarrei amor emanez.

 Katu guziak ulertzen eta

 aitortu dira esanez:

 «Teori asko degu guk baiaa

 esperientzirikan ez».

 

 -10-

 

 Utsaren baian burruka latza

 orra Zazpikatuetan,

 askok federik ez dutelako

 batzuen liburuetan.

 Beren aldeko lanak besterik

 artu nai ez eskuetan;

 erreztasuna zer dan iñola

 eziñ sartu buruetan.

 

 -11-

 

 Katakumeak katu zaarrik

 gaillendu al du gaurdaño

 naiz purrustaka ekiñ bibote

 guziak zutitzeraño?

 Gaur bezelako aukeratzerik

 egiñ al da oraindaño?

 Askok bakarra naiago nunbait

 bi oso bikaiñak baño.

 

 -12-

 

 Batasun-lortze au izan arren

 arazorik nekezena

 miau batua maiteko dut nik

 bada txukun ta zuzena.

 Jarri guziok eltzeko eran

 ta aal dan errezena,

 adarretatik elduta ia

 botatzen dugun zezena.

 


inprimatu