inprimatu
Ipurtargia eta zapoa
Izenburua:
Ipurtargia eta zapoa
Sinadura:
Olea, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, J

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
386.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ipurtargia eta zapoa

 

Olea, J.

 

 -1-

 

 Udarako gau epel bat zala,

 bidebaztartxo batean,

 ipurtargi bat antxe zegoan

 argitan belar artean,

 gaur oskarbian etsairik gabe,

 gozoki, bere ustean.

 Baiña zapo bat, argitasuna

 begi larriz ikustean,

 irain zakarrez asi zitzaion

 aoa bete-batean.

 

 -2-

 

 Ipurtargiak: «Baiña zapoa:

 Nork dizu onuntza deitu?

 Oraiñ artean iñun argirik

 ez ote dezu nabaitu?

 Neri onela erasotzeko

 asarre zerk jarri zaitu?

 Ustegabean mindu bazaitut

 arren zaitea lasaitu;

 arnas pixkabat ar zazu, eta

 zure bidetik jarraitu».

 

 -3-

 

 Zapoak dio: «Nik maitaturik

 gau bakarti ta illuna,

 zuk zergatikan urratzen dezu

 emengo baretasuna?

 Ez al dakizu zure ñir-ñirrez

 gogait-arazten dezuna?

 Ar iñozoa! Ni berotzeko

 daukazun ausartasuna!

 Emen Naikoa degu gauetan

 nere kantuzko kin-kuna».

 

 -4-

 

 Baiña zapoa ez al gindezke

 biok konpondu onean

 bizi bearra degun ezkero

 alkarren aldamenean,

 kantatu eta argi egiñaz

 alaxe bear danean?

 Zure begiak ain larri daude

 ia ia irtenean,

 ez da ezer, ta baretu zaite

 Jainkoaren izenean.

 

 -5-

 

 Oraindik ere kontsejuekiñ

 al zatoz aldamenera

 zuk ergelkeriz txartu dezuna

 ekarri nairik onera?

 Bertan lertuta uztea obe

 nuke or aldebatera.

 la oinpean zapaldu eta

 sartzen zaitudan lurpera?

 Argi izpi bat badezu ere

 ar bat besterik etzera.

 

 -6-

 

 Badezakezu, nere aldean

 zu kementsua izanik;

 ez det pentsatzen nik txarrerako

 zuk ainbat indar dedanik.

 Baiña ez nuke nai sinisterik

 orren zitala zeranik,

 ain gutxi nere argi apurrak

 serbitzurik ez duanik;

 gure Jainkoak ez baditu egiñ

 ezertarako ez danik.

 

 -7-

 

 Argi egiten ez dakizu ta

 zabiltz argi egiñ nairik,

 uste bai baiña ezertarako

 ere ez daukazu gairik.

 Zu ikusteak ez dit ematen

 une bat ere lasairik,

 gauean ez da nere kin-kuna

 beziñ albixte alairik,

 aiñ ipurtargi naratsak nola

 ez du izango etsairik?

 

 -8-

 

 Zapo maitea: Zergatik bizi

 murgildurik illunpetan?

 Aitortu bear argi premia

 danok degula benetan.

 Zitalkerizko zenbait oztopo

 oraingo gau illunetan,

 zenbait trixtura, kezka eta lan

 gure denbora auetan!

 Argi pittiñ bat kaltegarritzat

 al degu zenbait unetan?

 

 -9-

 

 Zapo maltzurrak egitekoak

 ondo dauzka ikasita,

 barruan pertz bat gorrotozkoa

 nola daukan egosita.

 Mundu onetan ez da pakerik

 alkar eziñ ikusita

 eta argia itzali nairik

 txistu-botaka asita

 antxe uzten du ipurtargia

 erabat lerdez josita.

 

 -10-

 

 «Izen ona ta bizia biak

 nai al dizkidazu kendu?

 Nik uts egiña zuk gaitz egiñez

 nai al zenduke zuzendu?»

 Ipurtargiak azken arnasa

 itz auekiñ ematen du.

 Eta zapoa, asarre biziz,

 au esanaz da aldendu:

 «Nik txisturik ez nizun botako

 argi egiñ ez bazendu».

 


inprimatu