inprimatu
Bertso berriak
Izenburua:
Bertso berriak
Sinadura:
Olea, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, J

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
370.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak

 

Olea, J.

 

 -1-

 

 Bertso batzuek korreotik gaur

 jaso ta irakurtzean

 «Olea maite», dio norbaitek

 lendabiziko itzean;

 puzunia ta iraiña pranko

 aurrerago jarraitzean,

 ezten zorrotza saiets-tartera

 itxuraz besarkatzean.

 

 -2-

 

 Nere bertsoak bai ote ziran

 aiñ benetan artzekuak

 ni nere baitan ziur egonik

 zirala umorezkuak?

 Ikusten danez gori xamarrak

 eduki eldulekuak;

 zuk berriz eltzen jakiñ ez eta

 erre zaizkitzu eskuak.

 

 -3-

 

 Ustegabeko oztopo asko

 ditugu mundu onetan,

 guk nai bezela danak ez dute

 federik gure lanetan.

 Ezertxo ere ez badezu nai

 jakiñ nerekiñ brometan,

 nai dezunean asiko gera

 elkar zigortzen benetan.

 

 -4-

 

 Nai degun ura esandakuan

 artzen dan lasaitasuna!

 Orretarako besteak ere

 bear erosotasuna;

 ez zu bakarrik izketan eta

 guretzat ixiltasuna,

 Ori ote da «Izazpi» jauna

 nai dezun askatasuna?

 

 -5-

 

 Ni mezetara jaiero noa;

 ez dakit ote dakizun,

 Ama Elizak eskatzen du-ta

 nola ez bada erantzun?

 Baiña egiak azaldutzeko

 nork ote du bearkizun?

 Holanda artan zer gertatzen dan

 nik ez det elizan entzun.

 

 -6-

 

 Nik uste nuan emen zeundela

 ikasbide-emateko,

 ez beintzat nai dan guzi-guzia

 nai dan gisan esateko.

 Gogo ederra ere badaukat

 beste gauz bat jakiteko:

 Nor zeran nere emazteari

 neurriak artzen asteko.

 

 -7-

 

 Emakume bat badet etxean

 garbi, langille, trebea;

 Jaungoikoaren urrena au du

 nere biotzak jabea.

 Ez det esan nai nere andrea

 dala akatsik gabea,

 baiña bai zenbait apaiz erretxiñ

 baiño askozaz obea.

 

 -8-

 

 Mutilzar asko jeixten dirala

 aberearen gradura?

 Zenbait ezkongai ikusirikan

 bada zerbaiten itxura.

 Batere gizalegerik gabe

 irtetzen bada mundura,

 besteak ero dirala uste

 bera ero dan modura.

 

 -9-

 

 Zenbaitentzako mundu guzia

 izaten da ezjakiña.

 Euskalerriak ere bakarra

 ote du zenbait dakiña?

 Erri soillak txit ezaguna du

 olakoen imajiña,

 Gu iraintzera etorri gabe

 badu nun da zer egiña.

 

 -10-

 

 Kultura bidez Euskalerria

 jaso litekela gora?

 Ori gezurra dala esandz

 ez naiz joango inora.

 Orretarako zer egin degun

 begira geure kolkora:

 aprobetxatzen al degu ondo

 sobratzen zaigun denbora?

 

 -11-

 

 Inozentzian jolastu naita

 egiñ ditugun okerrak!

 Dantza batean jarri ditugu

 bazter, eskubi-eskerrak.

 Oraindik ez du zeruak lur jo,

 Jaungoikoari eskerrak;

 baiña, ai! Gure paotx-soroa

 jorratu digu akerrak.

 

 -12-

 

 Nai zuan dana esanda batek

 estali nai ninduan loiz,

 baiña arpegi eman gaberik

 bere ustez jaikita goiz.

 Orra nik ere erantzun eman

 argi, garbi ta arrazoiz;

 Oleak ez du bere izenik

 izkutatu izan iñoiz.

 

 -13-

 

 O, illunpeko erantzulea!

 Naukazu errukituta,

 eziñ-eraman orrek sarritan

 komeri txarrak ditu-ta.

 Zenbait ikasten asi zindezke

 auxe ondo adituta:

 Bertsoak jarri itzatzu, baiña

 ez itzak erdibituta.

 

 -14-

 

 Zenbait alditan trekelak ere

 egiñ izan dute grazi,

 eta daukazun amorru ori

 ez det nai geiago azi.

 Esan dituzun beste gauz askok

 didate parre erazi,

 baiña ez dute bertsolarien

 erantzunik irabazi.

 


inprimatu