inprimatu
Lengoan egin degu
Izenburua:
Lengoan egin degu
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
221.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lengoan egin degu

 

Olea, Inozenzio

 

 -1-

 

 Lengoan egin degu

 eiztari billera

 aurten pulamentuz ta

 garaiz asi gera.

 Bertatua esan nai

 gutxi gorabera

 eta erabaki det

 bertsoak jartzera.

 

 -2-

 

 Legazpiarrak zortzi,

 bat Italiarra,

 Zeraindar bi, Alkate

 Urretxuatarra;

 bertsolari jator bat

 au Azpeitiarra,

 eta danok zaintzeko

 mediku naparra.

 

 -3-

 

 Eiztari danok errez

 zaleak gerana

 fama ala da baņa

 ez sinistu dana.

 Au da nik maian ondo

 ikusi nuana,

 jendeak piņ egiten

 zuala an lana.

 

 -4-

 

 Nolabait ere sartu

 bear zan arian

 bapo jan eta edan,

 lertzeko zorian;

 ez giņan bildu noski

 eliz atarian,

 mutillak etzan giro

 apal ondorian!

 

 -5-

 

 Ardo markako eta

 ondoren txanpaņak,

 pizkortu zizkiguten

 ederki ezpaņak;

 danok azaldu giņan

 eiztari apaņak

 beatzen ordez poztu

 ditugu mingaņak.

 

 -6-

 

 Bere opiziua

 nork eztu jakiten?

 An zuzen apuntatzen

 guziak zekiten;

 aidian juan edo

 egon itxogiten,

 iņork ere etzuan

 kalerik egiten

 

 -7-

 

 Ura egur soņua!,

 denak jota garbi,

 desegiņak eztakit

 zenbat pixti kabi;

 basurde edo uso

 eper edo erbi,

 noiz nai erortzen ziran

 tiro batekin bi.

 

 -8-

 

 Iskamilla pixkabat

 baretu zanean,

 gizon formalak zeuden

 mai jira danean;

 badakigu serio

 ekiten lanean,

 erabakiak artu

 bear diranean.

 

 -9-

 

 Billera au omen da

 geure onerako,

 lekuak gertatzeko

 uso eizerako;

 neurriak artu dira

 udazkenerako,

 egaztirik etxean

 etzaigu paltako.

 

 -10-

 

 Pozik egon ditezke

 gure emazteak

 zer alderdiak gizon

 piņak izateak!

 laster gure etxeak

 okelaz beteak,

 eztu galerik gauzak

 aurrez ikusteak.

 

 -11-

 

 Emen beti pozaren

 ondoren negarra,

 baserritarrentzako

 dator arri txarra;

 usoak asitzean

 aurten parra-parra,

 nai ta nai ez txekorrak

 merkatu bearra.

 

 -12-

 

 Geiagorentzat ere

 badaute propiņak,

 emango dizkiegu

 konpita gordiņak;

 lanak jarriko ditu

 basurde sesiņak,

 gaizki ibilli bear

 dute erakiņak.

 

 -13-

 

 Guk bai gustoko lana

 azkar aukeratu,

 baņa ez ote gera

 goiztxo aztoratu?

 Egoaizerik gabe

 onela zoratu,

 ortik ezin liteke

 etxerik goratu.

 

 -14-

 

 Ez uste izan bertso

 auek entzutean

 onela nabillenik

 iņoren kaltean.

 Moldatu ditut broma

 jartzeko ustean,

 neroni ere antxe

 bainitzan tartean.

 


inprimatu