inprimatu
Jartzen bagera bukatu zaigun
Izenburua:
Jartzen bagera bukatu zaigun
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
254.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jartzen bagera bukatu zaigun

 

Olea, I.

 

 -1-

 

 Jartzen bagera bukatu zaigun

 urte zarrari begira,

 bere buruan arrigarrizko

 gauz pranko pasatu dira.

 Afrikatikan zabaldua da

 berria mundu guzira,

 gorputz ill baten biotza sartu

 dutela gorputz bizira.

 

 -2-

 

 El Cabo uri bat Afrikaren

 egoaldean dagona,

 oraintsu antxe ill da gizon bat

 Washkansky zeritzaiona;

 gizarajoa biotzetikan

 elbarriturik zegona,

 bera ill arren bizirik dago

 irabazi zuan sona.

 

 -3-

 

 Or ezbearrez neska gazte bat

 iltzea nun dan gertatu,

 mediku batek aren gorputza

 azkar aitari eskatu.

 Washkansky ori sendatzearren

 ondo trebe du jokatu,

 bere biotza kenduta neskatx

 orrena dio txertatu.

 

 -4-

 

 Oiek guziak eginda bizi

 emezortzi egunean,

 zer pozak eta estuasunak

 egun aien barrenean!

 Eriotza motz lotu zutela

 pentsatzen genduanean,

 biriketako gaitz purtzill batek

 eraman du azkenean.

 

 -5-

 

 Uste genduan etzegoala

 biotzari ikutzerik,

 ain gutxi bera urratu eta

 bizirikan gelditzerik.

 Baņa oraintxe nork pentsatzen du

 kenduta ere iltzerik?

 Gaur egunean ia eztago

 ezerekiņ arritzerik.

 

 -6-

 

 Sinisten ere naiko lan dago

 olako gertakizunak,

 muga gabeko soro zabalak

 sendakintz eginkizunak;

 nun saiatu ta zer ikusia

 daukaten bearkizunak,

 jaso ezkero ortik jaulkitzen

 zaizkigun ikastizunak.

 

 -7-

 

 Sendagilleak azaldu digu

 ain gaitasun berezia,

 ari batetik zinzilik dar-dar

 egon da mundu guzia.

 Zoritxarrean oraindik gaitza

 ez egon ondo ezia,

 beti bezela eriotz latzak

 irabazi du auzia.

 

 -8-

 

 Bizirik ezin liteke emen

 ez erosi ta ez saldu,

 au El Cabo'ko gertakizunak

 garbi asko du azaldu.

 Eta orobat egi trixte au

 berriz munduan zabaldu

 batek bizia izango badu,

 beste batek bear galdu

 

 -9-

 

 Guk bestiengan zergatikan ez

 izan sekula federik?

 Biotzik gabe bizi liteke

 istantpatian bederik.

 Zerbait on egiņ nai duan ari

 ez itxi iņoiz biderik,

 Jainkoak eztu baztarreratzen

 iņoren abildaderik.

 

 -10-

 

 Aurrerapenak alde dauzkagu

 larrialdi mingotzetan,

 baņa oraindik ez ezateke

 dana gure biotzetan.

 Uste osorik ez jarri bada

 emengo laguntz motzetan,

 launak bakarrik agintzen baitu

 bizitz ta eriotzetan.

 

 -11-

 

 Urkatzen gaitun soka latz ori

 nai genduke guk ebaki,

 denborarekiņ degun burruka

 geure alde erabaki.

 Osasunari jarriagaitik

 zazpi milla arabaki,

 zenbait denboran bizi bear dan

 lainkoak bakarrik daki.

 

 -12-

 

 Bizinai onek sortzen dizkigu

 makiņabat atsekabe,

 Mundu koxkor au nork utzi nai du

 alegiņak egin gabe?

 Baņa derrior jarraitu bear

 eriotzaren mirabe,

 nai izan arren gu eziņ egiņ

 geure arnasaren jabe.

 


inprimatu