inprimatu
Amayatxuri
Izenburua:
Amayatxuri
Sinadura:
Ama eta aita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ama eta aita

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
52-53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Amayatxuri

 

Ama eta aita

 

 Amatxo baten

 samiñen bidez

 negar baratza onera

 lora polit bat

 etorri jaku

 gure una alaitzera.

 

 Begi urdiñak,

 aurpegi argi,

 urre margozko uliak,

 larrosa lako matrallak

 gure alaba txikiak.

 

 Egunik-egun

 illarik ille

 azten joaku aurtxo au,

 ta beren barre

 alai gozoaz

 guztiz txoraturik gaukaz.

 

 Nok mundu ontan

 bera ikusiaz

 eskatu leike zori obarik?

 Aurkitu leike

 ludi ontako

 poz artian, gauz onaurik?

 

 Gu gareana,

 berantzako da,

 guk daukaguna ere bai;

 ordez ostean

 iminten gaituz

 barretxo zuriaz alai.

 

 Gau illuna lez

 egun argitan

 amatxo dago bere aurrian:

 -Negar egin dau?

 -Zer ete dauko?

 -Gose ete da ordian?

 

 Bere onduan

 eztau negurik,

 berak alaitzen gaituz gu.

 Beraren penak

 geuriak dira;

 irri barreak gu poztu.

 

 Aur txikitxu au

 ain maitekorra,

 luditar bat, oi!, ete da?

 

 Edo zerutik

 aldendu eta

 jausi jakun aingerua?

 

 Gogo guztiaz

 eskatzen dogu

 Jaunari geure otoietan,

 osasunagaz

 gorde daiskula

 bixi luzeko urtietan.

 

 Oiñarte legez

 geure pozkarri

 dedila luzero izan,

 gure bizia

 gelditu arte

 Jauna'ren beso artian.

 


inprimatu