inprimatu
Aurten ere juan da
Izenburua:
Aurten ere juan da
Sinadura:
Olea Ariztimuño, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurten ere juan da

 

Olea, Inozenzio

 

 -1-

 

 Aurten ere juan da

 amillka Urrila

 eiztarion illa

 bazan naiko zarata

 eta iskamilla.

 Gure apizioa

 etzegoan illa

 aspaldian ez nago

 langille abilla,

 bertso jartzeko ere

 astiaren billa.

 

 -2-

 

 Eginkizun guziak

 utzi baztarrera

 au dek jokaera.

 Eiztariok burutik

 sanoak al gera?

 Premi ederra baña

 ez juan lanera

 dauden mokau goxoak

 etxetik atera

 ordekotan lokatza

 ekarri atzera.

 

 -3-

 

 Aurten goiz genituan

 neurri danak artu

 bai garaiz oartu

 zapaldu bear diran

 griñak nai indartu.

 Nere kopradikoak

 ez arren zakartu

 udazkenean danok

 oi gera zabartu

 baña, nola arraio

 au buruan sartu?

 

 -4-

 

 Egoaizeak danok

 jartzen gaitu ernai

 goizetikan alai

 gu errenditzerikan

 ez uste nolanai.

 Emazte gaxoa or

 gure kulpaz esnai

 zaratak astinduta

 umeak ere bai.

 Eiztarien etxetan

 nork lo egin lasai?

 

 -5-

 

 Illunpetan mendira

 juan bai goizian

 usoen pozian

 baña oiek ez datoz

 nai degun guzian.

 Piparmindurik jira

 pasatu ezian

 ala ere ez gera

 aspertzen eizian.

 Gure itxaropena

 or dana aizian.

 

 -6-

 

 Alkarren ingurura

 biltzen geranean

 umore onean

 ezta giro izaten

 ez, aldamenean

 baztar danak erreko

 genituzkenean

 etxera etortzeko

 utsik azkenean.

 Ustea erdi ustel

 baita geienean.

 

 -7-

 

 Tira bear danean

 ez gera oso zur

 kastatzeko bildur

 menditik berakuan

 utsik, burumakur.

 Atzoko kanta berdiñ

 berdiña degu gaur:

 «Pasa ezian eztek

 arrapatzen samur»

 Geure buruak garbi

 egi edo gezur.

 

 -8-

 

 Utsik etxeratzian

 betiko modura

 ene! au trixtura!

 Ai, zenbait damutasun

 datortzen burura!

 Au da mixeria ta

 eskale itxura!

 Eskupeta zergatik

 ez bota putzura?

 Kontuz kontuz etorri

 gure ingurura...

 

 -9-

 

 Oiñetako zikiñak

 zuloak galtzetan

 loa begietan

 lapurrentzat ezer ez

 albazoroetan.

 Legor juan eta blai

 egiñ geienetan

 lokatz talo galantak

 ipurtaztaletan

 ondo errukarriak

 gera gu benetan.

 

 -10-

 

 Bertso auen bitartez

 esan dituanak

 egi utsak danak

 zer dion ondo daki

 eiztaria danak.

 Neke auek etziran

 andreak emanak

 baizik neronen gustoz

 artu nituanak.

 Gajoak ni txukuntzen

 oraiñ dauzkan lanak.

 

 -11-

 

 Artu ditut amaika

 aldagoi ta bisuts

 dana egiñ tximuts

 baña griña txar onek

 berriz putzura bultz.

 Tiroa pranko tira

 geientsuenak uts

 andrea sermolari

 ez gañera amuts.

 Eskupeta xar ori

 egiñ bear det auts.

 

 -12-

 

 Gure damutasunak

 ain dira axalak

 bai asmo pattalak

 aragizko bezela

 gu ere argalak

 dauzkagun griña auek

 eztira makalak

 berez juango dira

 ez jo egiñalak,

 kenduko dizkigute

 atxur eta palak.

 

 -13-

 

 Orra zer gertatu zan

 juan dan Urrillez

 uasa zaigun illez

 opor-aldiak bota

 uso batzuk illez.

 Okelaz urritu naiz

 ugaritu illez

 ez nuan atsedengo

 baña nekez ill ez,

 oiñez aña ibilli

 naiz automobillez...

 

 -14-

 

 Amabi jartzen asi

 ta amalau jarri

 neure parregarri

 bertsotan ezta ori

 gertatu oi sarri.

 Fama txarrik ez diot

 iñori ezarri

 eiztariok umorez

 kantatu alkarri,

 ta izan ditezela

 denon alaigarri.

 Ta izan ditezela

 denon alaigarri.

 


inprimatu