inprimatu
Au bizimodua...!
Izenburua:
Au bizimodua...!
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
174.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Au bizimodua...

 

Olea, Inocencio

 

 -1-

 

 Bertso berri batzuek

 nai nituzke jarri

 gaurko bizikeraren

 ezagungarri.

 Soseatu eziņik

 emen gabiltz larri

 aitzakiak ugari

 emanaz alkarri.

 Oso ta elbarri

 geigoren egarri

 nola geran sarri,

 bear osagarri.

 Ta ortik zorionik

 eziņ egarri.

 

 -2-

 

 Lengo bizimodua

 etzala samurra?

 Ez det esan nai ori

 dala gezurra.

 Nekez eta izerdiz

 laituaz lurra

 bildu izan genduan

 gure jan apurra,

 otzari bildurra,

 basoan egurra;

 osasun laburra

 bizitza makurra.

 Alde ederra dago

 atzotik gaurra.

 

 -3-

 

 Gogoan izan arren

 lengo bizikera

 ez du nai begisatu

 iņork atzera.

 Diran erreztasunei

 emanik sarrera

 iga gera geiago

 ziranen parera:

 jan ere naiera

 mudatu jazkera,

 semeei karrera

 lanik ez zartzera.

 Ala ta guztiz ere

 konforme ez gera.

 

 -4-

 

 Ezbear txikienak

 guretzat ekaitzak

 erlijio klase bat

 degu bakoitzak.

 Galdu ditugu arras

 geroko esperantzak

 geuk dauzkagulagoan

 zeru lurren giltzak.

 Munduari aintzak

 maitasunez otzak

 errezuak motzak

 legorrak biotzak:

 Fedea galtzeakiņ

 datortzen gaitzak.

 

 -5-

 

 Itxaropen guzia

 aurrerapenetan,

 elduleku sendoa

 ez da benetan.

 Ara zer ikusten dan

 gure egunetan:

 Danok atsegiņ billa

 uts diran gauzetan.

 Ta nere ustetan

 gure eleizetan,

 oitura onetan,

 mandamentuetan

 saia ezkero dana

 or eskuetan.

 

 -6-

 

 Danerako astia

 nola falta zaigun

 beti laxterka gabiltz

 gau eta egun.

 Ezitzezdiran tresnak

 arturikan lagun,

 nora garamazkiten

 ez alda ezagun?

 Ezin bizi bigun

 arnas artu zagun

 umezurtz ta alargun

 utzi ez ditzagun

 familikoen kontu

 izan dezagun.

 

 -7-

 

 Batetikan bestera

 ezin gera aspertu

 animako gauzetan

 berriz alpertu.

 Pausoz mundu guztia

 nai genduke neurtu,

 gure egun laburrak

 lenbeņik len urtu,

 gauari lapurtu,

 danerako sortu,

 noranaiko gertu,

 osasuna lertu.

 Ondo bizi nai dunak

 patxara artu.

 

 -8-

 

 Jaunaren legea du

 zorionak abe,

 bera gorde ezean

 zenbat naigabe!

 Au ere mudatzeko

 ustez gera trebe

 bide txarretik nola

 goatzen xuabe.

 Neurri ori gabe

 milla atsekabe,

 griņa txarren labe,

 utsaren mirabe;

 baņa Jaungoikoa da

 guztion jabe.

 

 -9-

 

 Iņori laguntzeko

 gabiltza txit uzkur

 geuretzat nai ditugu

 zeru eta lur.

 Premian dagonari

 emateko maltzur

 geure buruarentzat

 ez gera orren zur.

 Gezurra bai samur

 egitikan balur

 nekeari azur

 penitentziz labur.

 Gu zuzentzen badago

 lanik asko gaur.

 

 -10-

 

 Mundu onetarko

 zer degun onena?

 Gauza guztiak dute

 beren ordena:

 Eduki bear degu

 ontan sinismena

 Jaungoikoa bakarrik

 maitatu aurrena;

 ta begirapena

 projimoarena,

 au da bigarrena

 garbi dagoena.

 Eta geroko izan

 itxaropena.

 


inprimatu