Ara zorionean
Olea, I.
-1-
Ara zorionean
Loiola iriki
bere lagunak pozik
gaude gaur, noski.
Lotan zegon txoria
oraintxe da jeiki
argiari abesten
asi da ederki
bigun ta goxoki
poliki poliki
jaio arren txiki
aziko da aurki.
Len illun zan eskuan
oraiņ eguzki
-2-
Loiola irratia
gaur zure omena
egiņ nai nuke baldiņ
banu almena.
Lore guztietan zu
zera politena
mendi artean apal
irtenik zaudena
usai gozoena
zabaltzen duena
danik apaņena
baņa otxanena
baso auetan sortu
dan ederrena.
-3-
Kuttuna zaitudala
egon sinetsita
zu gabetanik negon
eziņ etsita.
Oraiņ ementxe zauzkat
zerutik ietxita
izar dizdiratsuen
tartetik jaulkita
kantari asita.
Zu ez ikusita
negon gaitzetsita
luze iritzita
maite-miņaren miņez
eziņ etsita.
-4-
Loiolako irrati
onen berpiztean
zer poza zabaldu dan
gure artean
ez da esaten samur
izketan astean.
Danak ala diote
aoa betean
emengo partean
eta erbestean
mendira juatean
kalera jeixtean,
gorde bear degula
larros tartean.
-5-
Zure ixil aldi au
zan luze xamarra
etziguzun ematen
naigabe txarra!
Egun senti biurtu
da illunabarra
oartu da orrekiņ,
bai, Euskera zarra
artu du indarra
len zana negarra
orain irriparra.
Bere deadarra:
Euskalerrian bazan
zure bearra!
-6-
Iņora ere irten
gabe sukaldetik
berri guztiak datortz
Loiolaldetik.
Erabilli nai gaitu
bear dan bidetik.
Kalterikan bai alda
zintzo jokatzetik
iņor alaitzetik
gaxoak poztetik
alkar-laguntzetik
zerbait ikastetik?
Gizona ezta bizi
ogi utsetik.
-7-
Loiola irratiak
darabilzkin gaiak
betetzen dituztela
ditugun naiak
ezagutzeko ere
badira garaiak
senide izanik ez
biurtu etsaiak.
Naiz oraiņ alaiak
ez geunden lasaiak
alkartu, anaiak,
badaude artzaiak.
San Iņaziok sendo
dauzka sustraiak.
-8-
Gogoan dauzkagu len
egindako lanak
ainbat grazi dituzu
Jaunak emanak.
Aintzat artzeko dira
zuk ortik esanak
izanik mundurako
jaio ez giņanak
zuretzat laztanak.
Besarkatu danak
lagunak geranak
oker gabiltzanak
euskaldunak diranak
ta ez diranak.
-9-
Irrati onen alde
ekiņik lanari
orra danon artean
jarri kantari.
Ez diogu gutxi zor,
ez, Gipuzkoari
laguntzeko izena
eman zutenari,
agintariari
ta mendekoari,
asko dutenari,
ez daukatenari,
bere alde saiatu
diran danari.
-10-
Eskerrikasko beraz
agintari jaunak
uxatu dituzute
illuntasunak.
Oraiņ bete zaizkigu
ederki utsunak
bai mesede mardulak
egiņ zaizkigunak.
Esan ditugunak
ez dira itz leunak
baizik poztasunak
sortu dizkigunak.
Geigo eziņ biotza
azaltzen dunak.
-11-
Iņork beartu gabe
orlako lanera
emen natorkizu gaur
zu goratzera
eta al dedan gisan
esker ematera.
Baņa dedan ezkero
eskuan aukera
berriz eskatzera.
Jarraitu aurrera
ez egiņ atzera
babestu Euskera.
Alkarri lagunduaz
biziko gera.
-12-
Orra amabi bertso
oraingo berriak
aintza dezan irrati
maitagarriak
egun seņalatuan
Oleak jarriak.
Emen une alaiak
izanik urriak
zenbait pozgarriak
ta goragarriak
txit zoragarriak
gogoangarriak.
Gaurko au alaxe du
Euskalerriak.
|