inprimatu
Goizeko lana
Izenburua:
Goizeko lana
Sinadura:
Olçomendy, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olçomendy, J

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1537.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goizeko Lana

 

J.OlÇomendy.Baigorriarra.

 

 1

 

 Argia urhatu deno, Piarres da jeikitzen;

 Gero bere etchekoak laster atzararazten;

 Hiru behi azkar pare ernaturik buztartzen,

 Eta goldea harturik, landarat abiatzen.

 

 2

 

 Piarresek eremaiten du pusatuz goldea;

 Horren gibelean, heldu Juanes lehen semea,

 Eta ondarrik Kattalin, etchek'andrai gaztea;

 Bakotchak akulatuz zoin bere behi parea.

 

 3

 

 Hor, aireari so egon gabe, gostu gostuan,

 Lanari emaiten dire elgeratu ondoan;

 Behi pareak dituzte arrimatzen ildoan;

 Gibelean azkarrenak, gazteak aitzinean.

 

 4

 

 Partitzean Piarresek neskari du erraiten;

 "Kasu-man miga horiek ildotik juan ez diten.

 Eta zanka bat dutela gatinari emaiten,

 Behi gaichoak tiraka lanoki dira hasten.

 

 5

 

 Kabala hoien indarrez orduan garraiturik;

 Nola ez baitu ikusi urthe huntan kamporik,

 Lurra kamporat itzultzen barnean unhaturik,

 Khe churino bat zerurat igortzen duelarik...

 

 6

 

 Han hemenka chichariak lurretik ateratu;

 Oilo-chitak ere hoien bilhatzerat ernatu...

 Pika eder andana bat alhorrean pausatu...

 Damurik Juanesek egun harmarik hor ez baitu.

 

 7

 

 Begia nonbait galdua, akulu bat eskuan,

 Kattalin badoa kantuz behien aitzinean,

 Segur irakurgarri da horren aire bozean

 Aurthengo herriko bestak dituela gogoan.

 

 8

 

 Bi behi paren artean, Juanes erne dagola;

 Moldatzen ditu kabalak gizon batek bezala;

 Batean hoien bizkarra Perekatzen duela,

 Bertzean berriz airatzen latzgarriki makila.

 

 9

 

 Zortzi orenetan heldu da etchek'anderia,

 Zare batean gorderik langilen askaria...

 Nork erraten ahal luke Kattalinen loria,

 "Biba zu, dio amari, zoin nintzan gosetia;"

 

 10

 

 Behi goldeak utzirik, pausa diten, ildoan.

 Bakotcha jartzen da harri chahal baten gainean

 Zarearen inguruan, gatelu bat eskuan;

 Mahi batean bezala, jaten dute gostuan.

 

 


inprimatu