inprimatu
Santo Tomas'ko peria, txoritxua ta ogia...
Izenburua:
Santo Tomas'ko peria, txoritxua ta ogia...
Sinadura:
Olarra, Jose Maria B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olarra, Jose Maria B

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
95.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santo Tomas'ko oeria, txoritxua ta ogia...

 

Olarra, Jose Maria B.

 

 Abenduaren ogei ta bat da

 Santo Tomas'ko eguna;

 Donostiyako ziudadean

 jai zelebratzen deguna.

 Pobre ta aberats jende askori

 inaiz akordatzen zaiguna.

 Azpeitiyan du beste santu bat

 bere antzeko laguna.

 

 Egun orretan pentsatzen ba-da

 Donostiyara, juatia,

 kuidado gabe etorri lasai;

 zabalik dago atia.

 Goizian plaza ikusiko da

 gauza ederrez betia,

 palta duena serbitutzeko

 ba-dago borondatia.

 

 Ezkonberriyak etorri onuntz.

 gure aixkire prestubak,

 zuek etxian noiz ikusiko

 aurrak an daude poztubak.

 -Ama, guretzat zer ekarri du?

 Luzaturikan eskuak...

 -Ara, aizezko pelotak eta

 karamelozko txistuak.

 

 Bestiak diyo: -Etorri onuntz,

 guk ba-ditugu ontziyak,

 marmitak eta txokolaterak.

 kafeterak ta paziyak,

 dozeneterdi poto zurezko

 aita zanak utziyak;

 zazpigarrena eraman dute;

 salduko dira guziyak.

 

 -Atoz, onera, Juan Inaziyo,

 zertako zuaz igesi?

 Nik ba-dakit zu bizi zerala

 etxe oneko nagusi.

 Sega ederrak ogeiņa pezta,

 nai ba-dituzu erosi...

 Aiba, bost duron, bi arrirekin

 onen-onera berezi.

 

 Len, iru duro kastatu ditut,

 ta orainguak bost dia;

 berrogei pezta kosta zait aurten

 Santo Tomas ikustia.

 Neri dirua gustatutzen zait,

 gauzaren truke uztia;

 egin dan konpraz kontentu nua;

 ikusi arte, gaztia...

 


inprimatu