inprimatu
Udaberriya'ri
Izenburua:
Udaberriya'ri
Sinadura:
Olaizola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaizola

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1161.zk.
Orrialdea:
4

Udaberriya'ri

 

Olaizola

 

 1

 

 Agur, Udaberriya; atozkit puzkidaz,

 olduztututzen nago-ta aspaldiy'an zu gaz;

 atozkit ariñ-ariñ, atoz ariñ, egaz,

 atoz, ta izan zaitez beti-beti ni'gaz

 

 2

 

 Ni jayo banaiz, eguzki-argi urgariyak edateko,

 ibai-ertzean musu-zerutar ederenak ikusteko,

 nere baso'ko hori politen abestiyak entzuteko,

 zu-gabe nola, udabrriya; ¿otr-nintsake biziko?

 

 3

 

 Atozkit; atez, udaberiya, atozkit aurtxo edera,

 arnas bakoitzak zulatutzen dit zu'gaz daukadan bulara;

 atozkit, eta zuzen zadazu nik mate zaitudan aura,

 zuzen zadazu goso-gosoro begikada matekora.

 

 4

 

 Ikusten zaitut: ¡ai zer edera!; aur zerutar bat deritzat;

 ile-luzea Ori-oriya sorbal-gañera utzi-ta,

 Ikusten zaitut; atozkit; atoz edergari gaz ,jautzi-ta;

 ara, bazatoz, leku denetan ure-argiya isurka.

 

 5

 

 ¡Ai zer edera! ¡udaberiya!... begi-urdiñak izar-bi,

 zure non, txiki-polita, musu-eder-zuri-gori;

 ile-oriya, eguzki-printzak sorbal-gañera ugari,

 Gorputz-liraina, soña zuri'gaz, ¡¡ai nere aur zoragari!!

 

 6

 

 Ara, eguzki bele-betira azaldu-da, izer aunditzu!

 azaldu-du-ta bere argiya noranai'ra zabaldu-du;

 ikusi zaitu udabrriya guziz zoragariya zu,

 eta aura'ren musu oretan... apa eman dizu.

 

 7

 

 Eguzkiya'ren argi guziyak zure moroa jotzian,

 zoragariya azaltzen zera nere begiyen aurian;

 edertasuna balia geyago zure edertasunian...;

 iñolaz, ere, Goyen jayua zera, aingeru-artian.

 

 8

 

 Udaberiya, ikusi zazu ikusi, nola lanetik

 lore ederak irteten diran zu agurtutzeagatik;

 negu-gogorak gorde-ta zeuzkan lur azpiyan muskildurik,

 baña eldu-da azkatasuna zu etan zeranetik,

 

 9

 

 Ikusi nere mendi ta baso, ikusi soro-zelayak,

 lenago denak gori-goriyak, gaur denak lorez jautziyak;

 badira lore urdiñak, ere, nola zure bi-begiyak:

 badira, ere, zure musua bezela zuri-goriyak,

 

 10

 

 Jayo da, ere, belar mardula, lur-azpitikan irten-da;

 zuaitzak, ere, oriz ,jantzi-ta apaindu dira ostera;

 txoriyak, ere, ari dirade kabitxuak egitera;

 lenago dena eriotza zan, gaur guziya bizkera da.

 

 11

 

 Ara, txoriyak, nere lagunak, txoritxu abeslariyak,

 bizkortu dira, ai zer beritxu nere basoko txoriyak;

 txirrrri...ta txirrrrri.... beritxuketan isildu-gabe guziyak;

 ai zer gosua, nere baso'ko txoriyen txinta eztiya.

 

 12

 

 Errekatxuen mur-mur legunak, kirkiren kri-kri zorotzak,

 eta txoriyen txinta-gosuak abaitzen ditet biotza;

 Udaberiya, zu'gaz nai-nuke ikasi oyeen izkuntza,

 Oyek bezela bestutzeko nere biotza'ren poza,

 

 13

 

 Baseritikan iritxitzen-dan eskila'ren-ots ilunak

 mendi-arteko zortziko-gora gogoz entzuten degunak

 beste-gauzik-du, udaberiyan..., samurtasun.... matasuna...;

 ¡¡ai zer zoroak, zoragariyak udaberiko agunak!!

 

 14

 

 ¡Ai zer edera, udaberi'ko goiz-beriya'ren jayotza,

 baso artetik azaldutzian eguzkiyak bere-antza!

 pur-pur argiya zabaldutzen-du noranai'ra, ure-utza;

 ¡ai! nork-lezakean jakin orduban ereslariyen izkuntxa!...

 

 15

 

 Goyen, zerua-urdin-urdina, an, itsasoa urdina,

 zerua garbi, eta legunki itsasoa'ren uina;

 biyak apaka an urutiyan...; ta itsastxori liraina

 egaz dijua...; ¡ai nere gogo!... orela juango bazina!...

 

 16

 

 Zuaitz guziyak oriz-jantziyak nunnai txori-abestiya

 erekatxuak-mur-mur leguna ure utza egtizkiya;

 kirkirak-kri-kri isildu-gabe, alaitasuna guziya

 zu edera, ta zu, matasuna, zu bai, zu, Udabriya.

 

 17

 

 Zu'gaz nai-luke nere gogotik egatu zeru-bide'ra,

 matasun-untza bero-berua Jainkoa'ri eskaintzera

 Bere egintza-arigariya ain-da aundi ta edera,

 nun zoraturik juan nai-lukean esker-onik ematen,

 

 18

 

 Zu'gaz nai-nuke nere mendiyen aunditasuna abestu;

 zu'gaz nai-nuke Aberiy-a'ren azkatasuna goratu;

 nere asaben gogo-sendua aritz-zar-pean agertu;

 oro-aundi'gaz nere anayak Aberiya-gan ernatu.

 

 19

 

 Zu'gaz nai-nuke gau-erdiyetan aritztegi ilunian

 nere asaben gogo-senduak an-bildutzen diranian

 ni, ere, antxen gogo-ayekin arkitu bakardian

 itzegiteko Aberiya ren lengo aunditasunian.

 

 20

 

 ...Agur, ba, agur Udaberiya, agur, aurik ederena;

 Agur, ta ni'gaz, zabiltza beti argitutzen adimena;

 Jaungoikua ta Aberiya'ri abestutzeko almena

 eman zadazu beti ta beti, edertasun-bakalduna.

 


inprimatu