inprimatu
Mendietan arrano
Izenburua:
Mendietan arrano
Sinadura:
Olaizola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaizola

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
642.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendietan arrano

 

Olaizola

 

 GORROTXATEGIK

 

 ...(Beti) izan gera gure aurrekoak

 zer ziran jakin egarri

 ta hortarako aukera ederra

 oraintxe eskutan jarri.

 Izan dedilla bide berri hau

 sendotasun urragarri

 eta sari hoi hartu ta gorde

 lan horren oroimengarri.

 

 LAZKANOK

 

 Maian buruan gizon helduak

 aldamenetan bi gazte.

 Eskual Herriko Lengo urratsak

 azalerazi dituzte.

 Zuen pozgarri zerbait ein naian

 hemen ai dira jai t'aste

 bainan oraindik ez dute egin

 zuek merezi hainbeste.

 

 GORROTXATEGIK

 

 Horra zer ikusi ederra da

 zale geraden guztiak.

 Nundik eta nora etorri geran

 orain gu hemen biziak.

 Berdin gabeko lana egiten

 gogotik daude hasiak.

 O Joxe Miel frutu eman du

 zuk erein zendun haziak.

 

 LAZKANOK

 

 Konseju ederrik leenik eman du

 Gure Joxe Migel zarrak.

 Haiez gainera gaur ere ditu

 emanak kontu edarrak.

 Esana digu lengo gauzetaz

 ez izateko zabarrak

 zer ikusia izan dezaten

 sustraiak eta adarrak.

 

 GORROTXATEGIK

 

 ...(Hau) da jardun egin da ere

 behar hainbat ezin haunditu

 horregatikan zuri begira

 zoratzen gera gelditu.

 Gure lurreko laņu beltz hauek

 azkar litezke argitu

 zure antzeko seme gehiago

 gure Herriak balitu.

 

 LAZKANOK

 

 Ai! Joxe Miel txalongarritzat

 nik daukat zure zentzuna.

 Nere motzean atrebitzen naiz

 eskatzea erantzuna.

 Eskual Herrian lengoa dezu

 azaldutzen diguzuna

 esan zaiguzu nola ote dagon

 Herrian etorkizuna.

 


inprimatu