inprimatu
San Iņazio Loyolakoari
Izenburua:
San Iņazio Loyolakoari
Sinadura:
Olaizola Urbieta, Manuel (Uztapide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaizola, Manuel

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
70.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Iņazio Loyolakoari

 

Uztapide

 

 Zeru goitikan onuntz begira

 dago Iņazio deuna

 Loyolan sortutako seme bat

 gure zaindari deguna

 Mundu onetan nola ibili

 guri erakutsi ziguna

 Ikusi egin bearra zegon

 Jaun aren apaltasuna

 Bera aundia izanagatik

 txiki askoren laguna

 Jesukristoren dotriņagatik

 bere bizitza eman zuna

 Orain lareun urte ta geio

 mundu onetatik juna

 Guretzat ere bidean dator

 eriotzako eguna

 Seguru nago zeru bidean

 laguntza egingo diguna

 Lurralde onekin ezda aztuko

 bera baizan euskalduna.

 


inprimatu