inprimatu
Amama Seberi'ri
Izenburua:
Amama Seberi'ri
Sinadura:
Olabeaga Aldanondo, Iņaki (Txotx)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iņaki

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
27

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amama Seberi'ri

 

Olabeaga

 

 Danok batuta, lagun maiteak,

 Biotza pozez beterik,

 Goratu zagun kantu onenaz,

 Gure amama Seberi.

 Larogeita amar urte bai dira,

 Mundura zala etorri.

 Egun orretan lurra agertu zan,

 Apain, polita biziki;

 Eman bai zion Jaunak lurrari,

 Poxpolin txiki, Saberi.

 

 Euskal lurrean zaņak sartuta,

 Euskal arnasa arturik,

 Gordiņ egin zan, sendo ta indartsu,

 Gaitzak kutsutu gaberik.

 Euskal arnari zala benetan,

 Amama maite Saberi.

 Goxo-goxua gu danorentzat,

 Ezin da asan obeki.

 Aurrera beti bildurrik gabe,

 Pozgarrietan bizirik.

 

 Euskal pagoak bezin adartsu,

 Ikusten zaitut Saberi,

 Seme alabak, illobak baita,

 Izan dituzu ugari.

 Begira gaur nola dauden aman,

 Maitasunez txit beterik.

 Larogei ta amar zure urteak,

 Gartsu ospatu nairik.

 Gora, bai gora, orain ta beti,

 Gure amama Saberi.

 


inprimatu