inprimatu
Urrestilla'ko parrokiaren 400 urte betetzean...
Izenburua:
Urrestilla'ko parrokiaren 400 urte betetzean...
Sinadura:
Olabaso
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabaso

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
137.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urrestilla'ko parrokiaren 400 urte betetzean...

 

Olabaso

 

 1

 

 Urrestilla'ko kondaira zarra

 oraintse det nik jakiņa,

 kondaira ortan ondo ikusten da

 aundizkien jauntxo-griņa:

 bat edo birek egin nai zuten

 erri oso batek aiņa:

 ori da beti gizonak duen

 agintaritzako miņa!.

 

 2

 

 Berez gizonak daukan legea

 ez da era ortakoa,

 ez-ta Jesusek Berri-Onean

 danontzat jarritakoa:

 gizon guztiak anaiak gera.

 au da lege berezkoa,

 aginpideak ere bear du

 danari laguntzekoa.

 


inprimatu