inprimatu
Ameslari bi
Izenburua:
Ameslari bi
Sinadura:
Okil
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Okil

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
58-59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ameslari bi

 

Okil

 

 Auzo bateko neska-mutillak

 urtez kide bikotia;

 neskak jateko saltetxe,

 mutillak zarpiltegia.

 Neskari aitak utzitzen dio

 baratza lorez jantzia,

 neska-mutillen oldozmenian

 amesetako tokia.

 

 Neskatil ori, neska ona da;

 baiņa... polita... urruti;

 ederra ziņez, biotz-goguaz,

 ala ere dago itunik.

 Mutilla degu barazki jale,

 bizi da larre-janetik;

 te olerkari danez, neskaren

 baratza jotzen du begiz.

 

 Mutikuari aitak utziak

 iru anei bonbil zarkin,

 simaur mordo bat astoarena

 astoa bere gurdikin;

 larogei zorro zarpil-zazarki

 burni zarretan bi upelkin,

 bai eta ere orrez gaiņera

 etxea gauza guztikin.

 

 Zapi zar oiek kutsutuk zeuden

 iņun ziran gaitzarekin,

 baztanga, legen, sukar-ustela,

 naiz koek'en kakotxarekin;

 mozorro, momo, sits, pipi, koko,

 auts lizun, kraka ta zirin...

 zearo ,"jan" zitun gure mutillak...

 Marrubi jaten zirudin!

 

 Gau baten lotan zegoelarik

 zerbaiten otsa entzunik,

 lapurraren bat izan zeikela

 igarri du berialarik.

 Olerkariak estutu gabe

 diotsa ostutzailleai:

 "Egun argitan nik ezin deana

 gabaz nola billatu ik?"

 

 Aspalditako zaldunen ordez

 gaur dira tarrantadunak,

 orrelakori ez dio itxoiten

 gure neskatil itunak.

 Baletorkio, artuko luke,

 oiņezko ezer ez duna;

 olerkariak esan nai zion,

 ordia... lotsakizuna!

 

 Baiņan noizbaiten idazten dio,

 urrutiko bat bezela.

 zenbat nai dion adieraziz

 ta ziur itxoin dezala.

 Bost bat eskutitz egin ondoren

 itxaropenduz orrela,

 seigarrenean, otoi arentzat,

 oroituz, egin zezala.

 

 Eskutitz gabe gure neskatxa

 mutilla iltzat utzirik,

 jantzi argiak baztertu zitun

 alarguntzat gelditurik.

 Ortan mutilla damuturikan

 lore t'olerkik utzirik,

 aurrekaldian ager zizaion

 oraindik bizi-bizirik.

 

 Luzatu arren, ezin ba utzi

 ipuia bukatu gabe.

 Ezkondu ziran, egin ere bai

 biak nai zuenen jabe.

 Baratz ederra edukitzen du

 igali-barazko jaleak

 naiko diona ere ba-dauka

 txardin zarraren saltzaillek.

 

 


inprimatu