inprimatu
ETBn erdara sartu nahi omen digute eta...
Izenburua:
ETBn erdara sartu nahi omen digute eta...
Sinadura:
Oihanertz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oihanertz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1098.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


ETBn erdara sartu nahi omen digute eta...

 

Oihanertz

 

 1.

 

 Negozio ederra Euskal Telebista,

 Bertan saiatzen da hamaika artista:

 Amatińo, Gorordo, Areizaga'Luis ta...

 Esperantzarik gabe; bai, ordea, bista:

 Jende az kar lis ta,

 Oso sozialista,

 Hizkuntzaz da mi(k)sta.

 Ez segi horri pista:

 Haien aldean ez da ezer tximista.

 

 2.

 

 Gai berria daukagu, kantatzeko triste:

 «Erdara-sartuko ote:...» da albiste.

 Orain, beti bezala, ez gabiltza fuerte;

 Euskaldunok bakarrik daramagun parte

 Okerra da suerte.

 Honela noiz arte?

 Beste hamaika urte?

 Eta zenbat kate?

 Txantxangorriari, «gazpacho», ez alpiste.

 

 3.

 

 Madridek eskeini du: ederra platera!

 Sartu espainola, gure atera.

 Muturrean egurra! Ez dago minbera.

 Guk hori jasan behar? Hau da gertaera!

 Nahi dutena, zera:

 Hatzeman afera.

 Protestak kalera...

 Ondorio bera:

 Hizkuntza gabe, gu ez; gu gabe euskara?!

 

 4.

 

 Gizakirik ez bada, ez da hizkuntzarik;

 Horraino denok ados (pentsatzen dut nik)

 Hizkuntza eta gizarte daudela loturik,

 Euskaldunak, bestela, lirauke bizirik?

 Handik eta hortik

 Hozkadak bakarrik,

 Ez bestelakorik,

 Bederen oraindik.

 Azkenekoa «Euzko» euskara barik!

 

 5.

 

 Soldata handia eta patrika txit bero

 Orain ere, ergelena, gu-geu, bezero.

 Aspaldi, egia esan, nuen hau espero:

 Guztia erdarari; euskarari zero.

 Jende gezurtero!

 Sartu zenez gero,

 Gezuregunero.

 Gu, inozo, ero...

 Baietz, Telebistan, erdal Olentzero!

 

 6.

 

 Benetan txiro dago gure etxola,

 Are eskasago sartuz espainola.

 Telebista zitzaigun arima, odola...

 Baina artista horiei, aldiz, bost axola.

 Sartu dute gola,

 Ez galdegin nola,

 Irents zazu bola,

 Ezaba ikastola.

 Betirako lurrean gure arbola.

 

 7.

 

 Elebitza sartuta bete dute ekintza,

 Erdaldunak erdaraz daitezen mintza.

 Euskara izaki ere txit lasai dabiltza:

 Euskaldunok ez omen, ez boto, ez hitza.

 Horixe da giltza

 Sar dakigun beltza.

 Hau da heriotza:

 Etzanda haritza,

 Ederki burutu da Euskal Plangintza.

 

 8.

 

 Esku banatan dugu guztiok bosna hatz,

 Erraz ulertzen da, egia baita aratz.

 Gure hizkuntza? Euskara;

 pobre nahiz aberats.

 Egia hauek norbaiti zaizkio oso garratz.

 Garratz edo mikatz,

 Ez dakigun ebats,

 Defenda hortz-ta-hatz,

 Uxa, hortik, belatz!

 Eta geureai zer den ez dezagun ahantz.

 

 9.

 

 Aurki berdea galdu, bilakatuz hori,

 Txuri gaitezen denok, hau desageri.

 Ospatuko dituzte laurehun afari,

 Akordio, itun eta hitzarmen ugari;

 Ekin erdarari

 Areago ari...

 Gu, sutan? Ez, gora!

 Ez begira inori,

 Nahiz denok sortua den Telebista hori.

 

 10.

 

 Badakizue denok diharduzuela oker:

 Maliobra maltzur, zamu, zuri, anker.

 Entzuna daukazue hauxe mila bider,

 Baina dirudienez, denetan da alfer:

 Emaitza da eder,

 Bete eskuin-ezker,

 Zentroa, halaber

 Eta mila esker!

 Bestela, esan erdarak zer dakar, zer!

 

 11.

 

 Aleman telebistan euskara? Abuso!

 Honela mintzo zaigu hamaika arbaso.

 Gurean zilegi da besterena jaso,

 Atzerritarra beude Euskadin eroso.

 Bitartean, gu, iso,

 Batzuek, guri so,

 Besteek, eroso.

 Nazioz, suspentso:

 Gure etorkizuna negargarri oso.

 

 12.

 

 Denok bultzatuz etam erdara sartu ezetz

 Egingo nuke apostu; hori dut amets

 Espainola sartzea ea egia dentz?

 Bederen, ez dezagun borroka-aterik herts.

 Nahiz gu izan trakets,

 Gire geroa, beltz

 Ez dezagun irents

 (Bikarbonato? Seltz?)

 Esperantzaz mintzatu zaizue Oihanertz

 


inprimatu