inprimatu
Pelota eta ni
Izenburua:
Pelota eta ni
Sinadura:
Oiarbide, Florian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oiarbide, Florian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
649.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pelota eta ni

 

Oiarbide

 

 -I-

 

 Ez naiz bertsolaria,

 ez dakit bertsotan.

 Baina badakit ondo

 jokatzen pelotan.

 Beraz, nabil bertsoak

 jartzeko asmotan,

 pelotan egin bait dut

 bizitzan askotan.

 

 -II-

 

 Eskolara joatean

 beti arkupetan

 ibili ohi nintzen

 izerdi patsetan.

 Gastu ederrik egin

 nun alpargatetan,

 eta amaika tanto

 lapurtu tranpetan.

 

 -III-

 

 Gogoan dudalarik

 zu zara aurrena,

 jolas guztietan nik

 ikasi nuena.

 Geroztikan didazu

 gaztetu barrena.

 Zu utziko zaitut nik

 jokotan azkena.

 

 -IV-

 

 O pelota! zu zara

 lagunik onena,

 zuk kendu dizkidazu

 amaikatxo pena.

 Bakardadean zinen

 nere atsedena,

 lagunartean berriz,

 nere zoramena.

 

 -V-

 

 Txiki txikitatikan

 herriko frontona

 izan zen neretzako

 lehenen katona:

 hortxe bihurtu nintzen

 ni plazagizona.

 Horregatik damaizut

 nere esker ona.

 

 -VI-

 

 Ez badirudi ere,

 oso lotsatia

 naiz ni jaiotzatikan,

 eta bakartia.

 Zuk sortu duzu nigan

 bai lagunartia.

 Nere ondoan beti

 bizitu zaitia.

 

 -VII-

 

 Gizona, ezin zara

 bakarrikan bizi,

 bakardadea bait du

 gizonak minbizi.

 Pelotak uxa zidan

 gaitz hori lenbizi.

 Lagunartea gorde

 neri beti bizi.

 

 -VIII-

 

 Nik ez zaitut utziko

 bide bazterrean,

 zuk uzten ez banauzu

 zure haserrean.

 Lagun eidazu neri

 bizitz bakarrean,

 aurkitutzen naiz eta

 zure beharrean.

 


inprimatu