inprimatu
Milla urte ta bederatzireun
Izenburua:
Milla urte ta bederatzireun
Sinadura:
Oiarbide, Florian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oiarbide, Florian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
243.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla urate ta bederatzireun

 

Oiarbide, Florian

 

 -1-

 

 Milla urte ta bederatzireun

 irurogei ta zazpia,

 Urrilla'ren amabostean

 degu egun berezia.

 Ereñozu'ko gaztediaren

 jaialdi zoragarria,

 aurten gañera nola baitegun

 beste jolas bat jarria,

 gure aurreko bi bertsolari

 jatorren omenaldia.

 

 -2-

 

 Bi bertsolari oiek ziraden

 Ernani'n bizi ziranak,

 «Patxi Bakallo», Pedro Santa Kruz,

 zituzten beren izenak.

 Euskalerria'k bera bezela,

 ben-benetako gizonak,

 Jaunkoikoaren lege santua

 ondo betetzen zutenak,

 amaika bertso abestu eta

 mundu ontatik juanak.

 

 -3-

 

 «Patxi Bakallo» errenteiarra,

 bertan jaio ta azia,

 ezkondu eta Ernani'n jarri,

 osaturik pamilia.

 Al zun bezela atera bear

 guztientzako ogia,

 baña etzuan, zoritxarrean,

 izan bear zun guzia,

 ta azkenean Amerika'ra

 juan zan bertsolaria.

 

 -4-

 

 Ikusi zuan zegon tokian

 bizitzerik etzeukala,

 pentsatu zuan urez aruntza

 juatea bereala.

 Esanaz berriz euskalerrira

 etorri bear zuala,

 penagarria da azkenean

 Ameriketan il zala,

 Zizurkildarra Pedro Maria

 Otaño zana bezela.

 

 -5-

 

 Pedro Santa Kruz, jaio ta azi,

 Andoain'go partean,

 ango «Anzizu» izena duan

 ain baserri politean.

 Bizi-lekua ura izan zun

 ogeitazazpi urtean,

 ezkondu eta Aduna'n jarri

 emazteakin batean,

 «Pake» izen dan baserrira

 Ernani'ra jun artean.

 

 -6-

 

 Agur egiñaz erri artako

 makiñatxo-bat laguni,

 Esanaz: Ereñozu aldeko

 txoko artara nua ni.

 Egun batean Aduna utzi,

 ta artu zuan Ernani,

 bere semeak ezagun ditut,

 angoa bainaiz neroni,

 oraindik ere bi bizi dira:

 Gregorio ta Antoni.

 

 -7-

 

 Iñoiz edo bein izan bazera

 Ereñozu'ko elizan,

 aretxen goian da baserri bat

 «Alkatxuin» bere deritzan.

 Antxe bizi zan gure Santa Kruz

 baserritar onan gisan,

 beti osasun ederrarekin,

 gaitz txarrik etzuan izan,

 izualdi bat izandu zuan

 eta artatikan il zan.

 

 -8-

 

 Bizimodua ateratzeko

 jarrita zegon legean,

 izarretatik izarretara

 gelditu gabe lanean.

 Beren seme ta alabak azi

 al zan modu onenean,

 saiatu ziran biotz onetik

 beren bizitza danean,

 irurogei ta zazpiña urte

 zituzten il ziranean.

 

 -9-

 

 Aiek merezi duten ainbat nik

 bertsotan ezin abestu,

 baña al dedan guzia egin;

 geiago nereak eztu.

 Gauzik bearren bearrena da,

 onak zirala sinistu;

 omenaldian euskaldun danok

 biotzak ditzagun poztu,

 baratz oneko loreak ziran

 ta ezin gindezke aztu.

 

 -10-

 

 Jaunak ba-dauzka zeru goietan

 ondo gordeta tokiak,

 lore ederrez apaldurikan

 euskaldunentzat jarriak.

 Antxe sartuak egongo dira

 gure bi bertsolariak,

 umildadean egin ditzagun

 otoitz bero ta garbiak

 Egunen batez toki on artan

 goza gaitezen guziak.

 


inprimatu