inprimatu
Bertso berri batzuek
Izenburua:
Bertso berri batzuek
Sinadura:
Oiarbide, Florian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oiarbide, Florian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
252.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berri batzuek

 

Oiarbide, Florian

 

 -1-

 

 Bertso berri batzuek

 nua ni jartzera

 orra, asiera!

 egiak azalduaz

 gutxi gorabera.

 Ogeita iru urte

 nua egitera,

 orrengatikan nator

 gauz au esatera,

 gaurko gaztediaren

 berri ematera.

 

 -2-

 

 Gu gazte geradenok

 geienean alai

 al degunean jai,

 beti jarrita gaude

 igandearen zai.

 Ederki jolastuaz

 ibiltzeko nunai

 zine ta billeratan

 tabernan ere bai...

 gabeko amabiak

 alde arte, lasai

 

 -3-

 

 Alaitasuna dago

 gure inguruan

 bear dan moduan,

 aurrekoak olaxe

 ziraden munduan.

 Baña pentsatu onek

 zer esan nai duan

 etsaiak zirikatzen

 dabiltza onduan,

 txorakeri geiegi

 daukagu buruan.

 

 -4-

 

 Oraingo neskatx askok

 kalera juanda

 billaturik denda,

 galdetzen dute gauza

 berririk bai al da?

 An esaten diote:

 au da orain moda,

 laister artutzen dute

 dirua emanda

 danak jantzi nai dute

 «ye-ye» «mini-falda.

 

 -5-

 

 Larri zegon jendea

 moda jarri arte

 artutzeko parte,

 oraingo neskatillak

 gona motzak maite.

 Dutena azaltzeko

 lotsarik ez bate,

 orrela ibiltzea

 berentzako kalte,

 seigarren aginduan

 utsegiten dute.

 

 -6-

 

 Alde guzitan dauka

 moda orrek sona

 baña ezta ona,

 neskatilla gazteak

 jantzitzen dutena.

 Ikusitzen badegu

 orrelako gona,

 pentsamentu gaiztoa

 dator guregana,

 pekatuan jartzen da

 jator dagoana.

 

 -7-

 

 Ara oraingo beste

 gauza bat berria

 ain lotsagarria!

 mutillak ille luze

 ikaragarria.

 Neri iruditzen zait

 eztala garbia,

 askori indartuko

 zaiote zorria,

 ori ere daukagu

 gaur modan jarria.

 

 -8-

 

 Askok egiñagatik

 moda orri parra

 ba-dauka indarra,

 eztet esango danik

 danentzako txarra.

 Baña bai al zegoan

 gauz orren bearra?

 zuk iritzia eman

 euskaldun jatorra,

 ez al degu obea

 lengo lege zarra?

 

 -9-

 

 Neskatx eta mutillak,

 gazte geradenak

 eta guk geienak,

 biar edo etziko

 andre ta gizonak.

 Geuretzat mesedea

 izatea onak,

 adiskide, ezagun,

 ta gure lagunak,

 alkar lagunduz bizi

 bear degu danak.

 

 -10-

 

 Amar agindu onak

 Jaunaren legean

 gorde bearrean,

 Berak jarri zituan

 guretzat onean.

 Danok ibilitzeko

 oien esanean,

 saiatu gaitezen ba

 bide zuzenean, ,

 Agur gazte danori

 nere izenean.

 


inprimatu