inprimatu
Aurreneko semeari
Izenburua:
Aurreneko semeari
Sinadura:
Odriozola, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Odriozola, J

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
543.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurreneko semeari

 

Odriozola, J.

 

 I

 

 Etxeko danak txoratzen gaude

 Asier, zuri begira

 eta gaiņera kanpotik ere

 batzuek etortzen dira.

 Mayorazkoa gure etxean

 beti zu izango zera.

 Al dan azkarren azi ta etorri

 nei lanean laguntzera.

 

 II

 

 Jarraitu beti zintzo, Asier,

 gurasoak maitatuaz.

 Oso garbia gelditu zera

 orain bataio santuaz.

 Ta segi ola aingerutxoen

 ondora inguratuaz,

 griņa gaztoei gogor eginda

 etsaia oinperatuaz.

 

 III

 

 Oraindik ere txikia zaude

 Asier biotzekua.

 Oraintxe dala zortzi bat egun

 etorri ziņan mundua.

 Aitatxok erakutsi nai dizu

 Jainkoaren agindua:

 Zeure burua bezela maite

 ezazu lagun urkua.

 

 IV

 

 Mundu obea egongo litzake

 ori egongo bagendu.

 Al dan geiena zuzen jokatuz

 etsaiagandik aldendu.

 Egun guziko lan da izerdiak

 Jainkoagana zuzendu.

 Eta guztiok biotz zabalez

 beartsuari lagundu.

 

 V

 

 Bizitz guztian aizu, Asier,

 etzazula beiņe etsi,

 nagusi aundik bezela naizta

 dirurikan ez iritxi.

 Biotz zabalez eman zuk beti

 naiz eta izan gutxi.

 Beartsu oiei ez baintzat beiņe

 etxeko aterik itxi.

 

 VI

 

 Pobreen piska aundia baita

 Jaungoikoaren aurrean,

 aberats oiek naizta obeto

 azaldu emen lurrean.

 Parre egiņaz pobre guztiei

 azturik derriorrean,

 egunen baten izango dira

 oso estadu txarrean.

 

 VII

 

 Lapurreta da nagusi askok

 gaur daukan ofiziyua.

 Orretarako ikasi dute

 orlako estudiyua.

 Barruan dute etsai maltzurra

 buruetaņo iyua.

 Arren, Asier ez egin beintzat

 olakoen soziyua.

 

 VIII

 

 Urte batzutan bakarrikan da

 mundu ontako bizitza.

 Isil isilik joan egin bear

 Jaunak ematean itza,

 eta barruan baldin badauka

 lendikan sartua gaitza

 pekataria zerura nairik

 alper alperrik zabiltza.

 

 IX

 

 Pekatariak izango dira

 ezker aldetik jarriak,

 eta orduan pasako ditu

 an lotsa izugarriak.

 Esaten denez ango estuasun

 ango negar da larriak,

 eta azkenik eramango ditu

 satanas beldurgarriak.

 

 X

 

 Begiraturik eskubitara

 antxe bai edertasuna.

 Beren bizitzan eraman zuten

 Jaunaren bide zuzena.

 Aingeru danak soņu ta dantza,

 antxe bai alaitasuna.

 Zeru ederren pasako dute

 aiek betikotasuna.

 


inprimatu