inprimatu
Ozaze Jaurgaņian bi zitron doratu
Izenburua:
Ozaze Jaurgaņian bi zitron doratu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
370-371

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ozaze Jaurgaņian bi zitron doratu

 

 

 Ozaze Jaurgaņian bi zitron doratu,

 Atarratze'ko Jaonak bata du galtatu;

 Uken du arrapostu eztirela untu,

 Unturik direnian bato ukenen du.

 

 -Portaliala juan zaite, aispa maitia,

 Ingoiti orra duzu Atarretze'ko Jaona.

 Otoi erran izozu ni eri nizala,

 Zazpiegun oyetan oiyan nizala.

 

 -Bai, bena enukezu ortan sinetsia

 Ari erraiten badot zu eri zirela,

 Zazpi egun oyetan oiyan zirela,

 Bera nai dukezu jin zu ziren lekila.

 

 Aispa, jaunts ezara arrauba txuri,

 Nik ere jauntsiren dit ene zaya berdia,

 Ingoti orra duzu zure senar geya;

 Pozik kita ezazu zure sor-etxia

 

 -Klara, zuaza orai salako leyora,

 Ipar ala egua denez jakitera,

 Iparra balinbada, goraintzi Sala'ri,

 Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

 

 Ama, juanen gira oro alkarreki.

 Etxerat jinen zira txngri andireki,

 Biotza kargaturik, begiak bustirik,

 Eta zure alaba tunban eortzirik.

 

 Ozaze'ko zeņiak du arrapikatzen,

 Jaurgaiņ'ek anderia erritik partitzen

 Aren peko zaldia urrez da zelatzen,

 Ango txipi-andiak beltzez dira bestitzen.

 

 Atarratze'ko iria iri ordoki,

 Ur andi bat badizu alde bateti;

 Errege-bidia erdi-erditi,

 Maria Maidalena beste aldeti.

 

 -Ama, saldu naizu biga bat bezala,

 Bai eta desterratu, Ąoi!, Espaņiala.

 Aita bizi uken banu, ama, zu bezala,

 Enunduzun ezkunturen Atarratze salala.

 


inprimatu