inprimatu
Ouztthas
Izenburua:
Ouztthas
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1134.zk.
Orrialdea:
3

Ouztthas

 

 

 Etzena ba atzu, elhez ginaundela,

 Ourthe bat berririk zelutik jin zela?

 Ourthe berri houra bertan da irailli,

 Bestiak bezain laster hour'ere itzali.

 Leze gose handiak iretzi du barna,

 Leze gose handiak ein du bere lana.

 Bena soizie noun dugun ordaria;

 Lekhia huts orduko, lekhia da hartia,

 Agour dereiogu ourthe gaztiari,

 Arrai eta eder agertu denari.

 Gaihaje eiteko, altcha tzagun botzak,

 Eta hari ezkent negu lore botzak.

 Noulako datekian, behar dea galthegin?

 Izanen ahal da aitzinekouen bardin?

 Jouan dentto horrek, egoitza illaburrian,

 Ikhousi duke zer dabilan mundian

 Diala aspaldi, zenthurik direner,

 Dakike zer khounta, batzuri ta bester.

 Aholku bat eman al ukhen banero,

 Erraneko neron, nik, kucheluz: «Gero

 «Ez ihoun aipha zer dabila gour'artian

 «Hobe da, hanitchez, ichil egon zitian;

 «Gour'aitek sobera bihotz min lukeie

 «Hebenko berriak jakin balitzaie.

 «Haien goguan da, hor dudarik ezta:

 «Lurrian bakia, lurrian bethi besta.

 «Beudetza, gaizouak», amets horren jabe,

 «Zeluko bizia ber ulhuntu gabe.»

 Bena ez dakigu noula mintzatu den

 Azken ourthe hori gu ororen gaiten.

 Lotsa dut nik, harek erran dukiala,

 Zeliala beha eta berehala:

 «Achalez mundia ez da khambiatu,

 «Bena kolkoua zaio zineztto beltzatu;

 «Gizounak gizounen, haborouak etsai,

 «Noun den zarkeria bethi dira erphai.

 «Erlijionia ez da ihoula galdurik,

 «Pater jale batzuz bai batik zaurthurik;

 «Guduz jouanen du etsai agerier,

 «Kasu egin behar adichkide faltsier.»

 -Ourthe berria zu, othoi izan zire,

 Haur gozotto baten baduzu egite,

 Zuzenaren bide, bakiaren emaile,

 Ountsaren hazama, aizkiaren ephaile.

 


inprimatu